Gernika KESB garaipena ospatzen (argazkia: @GKesb)

Gernika KESB Euskadiko Txapeldun kadete nesketan

Gernika KESB kadete nesketan Euskadi Txapeldun bilakatu da gaur goizean Easo ATE Asesoresen aurka jokatutako finalean 50-60 irabazi eta gero. Lehen hamar minuturen amaieran bizkaitarrek jada aurrea hartu zuten markagailuan, eta zazpi puntuko abantaila lortu zuten (12-19). Bigarren laurdeneko lehen minutuetan aldeak mantendu baziren ere, azken minutuetan hamahiru puntutara igo zituzten gernikarrek, hein batean defentsako lanari esker, eta atsedenaldira hamahiru puntuko abantailarekin heldu ziren (26-39).

Bigarren zatian Easo ATE Asesoresek aldeak murriztea lortu, eta zazpi puntutara hurbildu badira (32-39), bizkaitarrek berriz ere 6-12ko partziala lortu, eta 38-51ko emaitzarekin amaitu zuten hirugarren laurdena. Azken hamar minutuetan, aldeak handitu zituzten, eta gehienezko aldera igo dituzte, hemezortzi puntu (38-56). Donostiarrek azken minutuak baliatu ditu alde horiek murrizteko, eta azkenean Bareak zuzendutako taldeak irabazi du 50-60ko emaitzarekin.


Larunbateko jardunaldian, Easo ATE Asesoresek ezustean Autocares Ulacia ISB menderatu zuen. Etxeko taldeak ezin izan zuen A1ean erakutsitako nagusitasuna erakutsi, eta donostiarra 64-69 nagusitu ziren. Hamabi puntuko abantaila izan bazuten ere (24-12), azkoitiarrek ezin izan zuten aldeak mantendu, eta donostiarrak aldeak murrizten joan ziren, azken hiru minutuetara bost puntuko desabantailarekin helduz (61-56). Azken minutuetan erasoan ataskatu, eta donostiarrak sendo mantendu ziren, markagailua irauli eta finalera sailkatzen zien garaipena lortuz.

Bere aldetik, Gernika KESBek Mondragon Unibertsitatea 54-50 menderatu zuen. Partida hasieratik oso berdintsua izan zen, eta lehen laurdenean gipuzkoarrak 14-18 nagusitu ziren. Bizkaitarrak, markagailua iraultzeko gai izan zen bigarren laurdenean, eta eta hirugarren laurdenean, aldiz, gipuzkoarrek berriz aurrea hartu zuten eta azken laurdenera puntu bat goitik heldu ziren (43-42). Azken laurdenean, bizkaitarrek 11-0eko partziala erdietsi, eta zuten lau puntuko desabantaila irauliz azken minutuetara aurretik heldu ziren, garaipena lortuz.