Loiola Indautxu garaipena ospatzen

Loiola Indautxu Euskadiko Txapeldun Kadete mutilen mailan

Bigarren fasea lidertzan amaitu ondoren, Loiola Indautxuk gaur lortu du Euskadiko Txapeldun izatea, Bilbao Unamuno 52-44 mendean hartu eta gero. Lehen hamar minutu berdintsuren ondoren (10-11), etxekoak 9-0eko partzial bati esker aurrea hartzen hasi dira, eta atsedenaldira 27-20ko emaitzarekin heldu dira.

Bigarren zatian, partida itxi egin da, hein batean bi taldeek defentsan erakutsi duten lanari esker, eta horrela aldeak mantendu dira, hirugarren laurdena 37-31ko emaitzarekin amaituz. Azken hamar minutuetan, eta azken bost minutuetara puntu bateko desabantaila zuten bilbotarrek (43-42). Etxekoak, ordea, ez dira beldurtu, eta 7-0eko partzialari esker, azken ehun segundoetara zortzi puntuko abantailarekin heldu dira.

Larunbateko jardunaldian, Loiola Indautxuk Fundacion 5+11 80-71eko emaitzarekin menderatzea lortu zuten. Halere, partida arabarren nagusitasunarekin hasi zen (20-26, 13. Minutuan), baina bilbotarrek 13-0eko partziala lortu, eta markagailua irauli zuten, atsedenaldira 34-32ko emaitzarekin hasiz. Hirugarren laurdenean, abantailak hamar puntuz goitik jarri dituzte (48-37), eta azkenengoan, zortzira murriztea lortu badute ere, arabarrek ezin izan zuten garaipenarengatik lehiatu.

Bere aldetik, Bilbao Unamunok 68-54 menderatu zuen Easo 01 Begitek, nahiz eta donostiarrek ongi ekin zien partidari. Lehen laurdenean lau puntuz goitik ziren (15-19), eta aurretik mantendu ziren atsedenaldira heldu aurretik (35-38). Bigarren zatian, ordea, bilbotarrek 19-0eko partziala lortu, eta markagailua erabat irauli zuten, eta azken laurdena bederatzi puntuko abantailarekin hasiz (59-50). Azken laurdenean, abantaila hamasei puntukoa ere izan zen (66-50), azkenean erabakiorra izan zelarik.