Sammic ISBren garaipena L´Hospitaleten (argazkia: @lhdigitalh)

Sammic ISBk lehen postuan darrai hiru jardunaldiren faltan

Sammic ISBk beste aste batez lehen postuan darrai, eta jada hiru jardunaldi besterik ez dira falta. Asteburuan 65-94 irabazi zuten Torrons Vicens CB L´Hospitaleten aurka. Azpeitiarrak lehen laurdenetik nagusitu ziren (17-24), eta bigarrengoan partida jada erabakita utzi zuten 28-41eko emaitzarekin atsedenadlira helduz. Bigarrengoan, Iker Buenoren mutilek partida apurtzea lortu zuten, talde lanari esker, izan ere bost jokalarik lortu zuten hamar puntuko langa gainditzea.

Torrons Visens CB L´Hospitalet 65 - 94 Sammic ISB

Bere aldetik, Zornotza STk ezin izan zuen Coviran Granada mendean hartu, eta 74-67ko emaitzarekin galdu zuten. Partida berdindurik heldu zen atsedenaldira (40-40), eta hirugarren laurdenean erabaki zen, non etxekoek zazpi puntuko abantaila lortu zuten. Azken laurdenean, Garitaonandiaren mutilak aldeak murrizten saiatu arren, ezinezkoa izan zitzaien. Dani De la Rua 16 punturekin izan zen bizkaitarren saskiratzailerik onena.

Covirán Granada 74 - 67 Zornotza ST