Historikoa! Hiru euskal ordezkariak play offetara sailkatu dira

Liga Femeninako azken jardunaldian, batez ere Lacturale Araski eta IDK Gipuzkoaren partidetan zegoen garrantzia, izan ere biak Lointek Gernika Bizkaiarekin batera playoffetara sartzeko aukerekin ziren. Gainera, emaitzak lagundu die, eta hirurak izango dira azken fasean.

IDK Gipuzkoak irabazi beharra zuen, eta itxaron, eta Azu Muguruzaren neskek ez zuten huts egin, eta bigarren sailkatua den Spar Citylift Girona menderatu zuten 57-50ko emaitzarekin. Lehen zatia berdintsua izan zen, eta donostiarrak atsedenaldira 25-24ko emaitzarekin aurretik zirela heldu ziren. Bigarren zatian, hirugarren laurden onari esker, aldeak zazpi puntutara igotzea lortu zuten (43-36), eta azkenengo hamar minututetan aldeak ongi kontrolatu zuten. Nadia Gomes pivota 22 puntu eta 10 erreboterekin izan zen donostiarren onena goreneko mailan jokatutako 100.partidan, eta sailkapeneko bosgarren postuan amaitu dute.

IDK Gipuzkoa 57 - 50 Spar Citylift Girona

Lacturale Araskik bazekien garaipena lortuta playoffetara sailkatuko zirela, baina Quesos El Pastorrek ezustean garaipena lortu zuten Mendizorrotzan (56-63). Etxekoen urduritasuna nabari zen lehen zatian, eta atsedenaldira bi puntuz behetik heldu ziren (29-31). Bigarren zatian, kanpotarrek zazpi puntutara igo zituzten abantailak hirugarren laurdenean, eta azkenengoan ongi kontrolatzea lortu zuten. Maria Ligera izan zen 17 punturekin arabarren saskiratzailerik onena Madelen Urietaren neskentzat. Halere, arabarrek playoffetarako sailkapena ospatu zuten Cadí La Seuk etxean Embutidos Pajariel Bembibre PDMren aurka galdu, eta sailkapeneko seigarren postuan amaitu dutelarik.

Lacturale Araski 56 - 63 Quesos El Pastor

Jada playoffetara sailkatuta zegoen, eta hirugarren postuan gainera, Lointek Gernika Bizkaia, eta denboraldia ezin garaipenarekin amaitu, 56-50ko emaitzarekin galdu eta gero. Partida berdintsua eta lehiatua izan zen, non Mario Lopezen neskek azkenean ezer jokoan ez izatearen tentsio falta nabari zuten. Garrantzirik gabeko porrota izan zen, non bizkaitarrek minutuak banatzeko erabili zuten, non Victoria Llorente eta Anne Armostrong izan ziren saskiratzailerik onenak 11na punturekin.

Star Center Uni Ferrol 56 - 50 Lointek Gernika Bizkaia

Playoffetako ordutegiak zehaztuta

1º partida:
Lointek Gernika - Lacturale Araski (Maloste, Asteazkena apirilak 5, 20:00etan)
Star Center Uni Ferrol - IDK Gipuzkoa (Esteiro Udal Kiroldegian, Asteazkena apirilak 5, 20:00etan)

2º partida:
Lacturale Araski - Lointek Gernika (Mendizorroza, Larunbata Apirilak 8)
IDK Gipuzkoa - Star Center Uni Ferrol (Josean Gasca, Larunbata edo igandea erabakitzeke)

3º partida (beharrezkoa balitz):
Lointek Gernika-Lacturale Araski ((Maloste, Asteazkena apirilak 12, 20:00etan)
Star Center Uni Ferrol -IDK Gipuzkoa (Esteiro Udal Kiroldegian, Asteazkena apirilak 5, 20:00etan)