Lagunak Lakita (argazkia: baloncestolagunak.com)

Lagunak Lakitak itxaron beharko du lehen postua ziurtatzeko

Lagunak Lakita Liga Femenina 2rako igoera faserako sailkapena lortzetik hurbil da Autocares Alba La Salleren zelaian 53-56ko emaitzarekin irabazi ondoren. Lehen zatitik partida berdintsua izan zen (24-23), baina bigarrengoan kanpotarrek aurrea hartu zuten (39-43). Azken laurdenean, bilbotarrek 7-0eko partziala lortu, eta markagailua irauli bazuten ere, azken minutuetan nafarrek lortu zuten berriz aurre hartu, eta garaipena lortzea.

Lagunakek ezin izan zuen lehen postua ziurtatu, izan ere Megacalzado Ardoik ere garaipena lortu zuelako Unamunoren aurka 54-43ko emaitzarekin irabaziz. Hamabi puntuko abantaila izan bazuten ere (28-16), atsedenaldira 28-24ko emaitzarekin heldu ziren, baina berriz ere hirugarren laurden onari esker, aldeak hamar puntuz goitik ezarri zituzten.

Ausarta Barakaldo EST da hirugarren postua, bere bolada onari jarraipena eman ondoren. Lauko finalera sailkapena zailtzen ari zaion Leioa SBTren zelaian 49-56 irabazi ondoren. Atsedenaldira oso berdintsua joan zen partida (25-26), baina hirugarren laurdenean, kanpotarrek zazpi puntuko abantaila lortu (35-42), eta azken laurdenean partida apurtzea lortu zuten.

Tabirako Baque laugarren postura jaitsi da laugarren porrota jarraian jaso ondoren. Oraingoan Araski AESen aurka 67-54ko emaitzarekin. Lehen zatitik etxekoak nagusitu ziren (16-10), baina bigarrengoan kanpotarrek aldeak murriztea lortu zuten, atsedenaldira 35-32ko emaitzarekin helduz. Bigarrengoan, etxekoek partida apurtzea lortu zuten, aldeak hamabost puntutara igoz (52-37) eta azkenen laurden hasieran hemeretzi puntuz goitik izan zirelarik.

Urrats garrantzitsua eman du Gernika KESBk lauko finalera sailkatzeko, Ibaeta Bera BEra UPV 67-45eko emaitzarekin menderatu eta gero. Lehen laurdenetik nagusitu ziren bizkaitarrak 23-10eko partzial bati esker. Horri esker, atsedenaldira hamabi puntuko abantailarekin heldu ziren (33-21), baina 17-0eko partzialari esker, partida erabat apurtzea lortu zuten, aldeak hogei puntuz goitik ezarriz.

Jardunaldia Universidad Deusto Loiola Ind.en garaipenarekin amaitu da, 45-60ko emaitzarekin GDKO Ibaizabal mendean hartu eta gero. Apurka-apurka aldeak handitzen joan ziren, eta lehen laurdenaren ondoren 11-16 aurretik ziren, eta atsedenaldira 19-29ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarrengoan, aldeak mantentzen jakin zuten, garaipen berri bat lortuz.