Easo 99 Aitzgorri eta Fundacion 5+11

Easo 99 Aitzgorrik Fundacion 5+11 menderatu eta Euskadiko Txapeldun da

Easo 99 Aitzgorri nagusitu da junior mutilen finalean Fundacion 5+11 63-54ko emaitzarekin menderatu eta gero, eta bigarren fase biribila lauko finala irabaziz amaitu du.

Partida bi taldeak zelaian asentatu nahian hasi da, lehen laurdenean saskiratzeak aldatuz, eta kabpotarrak bi puntuz goitik heldu dira (15-17). Bigarrengoan, donostiarrek partida kontrolatu, eta atsedenaldira irauli dute (32-27).

Bigarren zatian, etxekoak nagusi izaten jarraitu dute, eta hiru minuturen faltan hamar puntuz goitik jarri dira (39-29). Orduan, kanpotarrek hutsartea eskatu, eta erreakzioa etorri da, 0-8ko partzialarekin partidan sartuz. Azken laurdena Easo 99 Aitzgorri bost puntuz goitik zirela heldu dira (43-38).

Azken laurdenean, Martinezen mutilek 5-7ko abantaila mantentzea lortu dute. Baskoniarrak aldeak murrizten saiatu arren, ezinezkoa izan zaie, donostiarrak 63-54 nagusitu direlarik.

Latunbateko jardunaldian Easo 99 Aitzgorri 74-56Aitzgorriko emaitzarekin nagusitu zen Tabirako Baqueren aurka. Atsedenaldira durangarrak hamaika puntuz behetik ziren (36-25), eta hirugarren laurdenean partidan sartu ziren hiruko portzentaiei esker, baina dinostiarrek errebotea ongi itxi dute, eta garaipena erdietsi zuten.

Beste finalerdian, Fundacion 5+11k Bilbao Unamuno 57-69ko emaitzarekin menderatu zuen. Ia partida osoan aurretik izan ziren markagailuan, baina ezin izan zuten azken unera arte partida apurtu. Atsedenaldira 29-32ko emaitzarekin heldu ziren, eta alde hori bilbotarrek murriztu zuten, eta azken laurdena 43-44ko emaitzarekin hasi zuten. Azken laurden hasieran, ordea, 3-10eko partzialarekin partida apurtzea lortu zuten.