Ibaeta Easo DBN eta Aranur ISB

Ibaeta Easo DBN Euskadiko Txapeldun

Ibaeta Easo DBNk etxean jokatu duela baliatu du, eta Euskadiko Txapelketa irabazi du, finalean 55-49 Aranur ISB mendean hartu eta gero. Partida azken minutuetan erabaki da.

Partidaren hasieran, donostiarrek partida kontrolatzea lortu zuten, eta defentsako lan onari esker hamar puntuko abantaila lortu dute (15-5). Bigarrengoan, azkoitiarren erreakzioa heldu, eta 8-0eko partzialarekin partida berdintzea lortu, eta atsedenaldira 24-22ko emaitzarekin heldu dira.

Bigarren zatian, partida joan etorrian bilakatu da, eta azken laurdena 40-38ko emaitzarekin hasi da. Azken hamar minutuetan, azkoitiarrek hobeto hasi, eta markagailuan aurretik jarri dira (42-45, 33. min.). Donostiarrak ordea, 8-0eko partziala lortu, eta markagailua iraultzea lortu du lau minuturen faltan (50-45). Kanpotarrek, defentsako lana estutu dute, eta berriz partida berdintzea lortu du (50-49). Donostiarrek, azken minutuetan azkoitiarren akatsak ongi baliatu dituzte, garaipen berri bat lortzeko, 5-0eko azken partzialari esker.

Larunbatetako finalerdietan, Ibaeta Easo DBNk ez zuen huts egin, eta 66-46 menderatu zuen Araski. Lehen laurdenetik markagailuan aurrea hartzea hartzea lortu zuten, eta atsedenaldira partida erabakita utzi zuten (40-24). Bigarren zatian, donostiarrek partida apurtu zuten, aldeak hogei puntuz goitik jarriz (55-33). Azken laurdenean, ordea, aldeak mantentzeari ekin zioten, garaipena lortuz.

Bere aldetik, Aranur ISBk partida estu batean Gernika KESB 52-55 mendean hartzea lortu zuen. Lehen zatian bizkaitarrak nagusi izan ziren (32-20), baina bigarrengoan azkoitiarrek markagailuabirauli zuten 8-25eko partzialari esker. Horrela azken laurdena, markagailuan 40-45 aurretik zirela heldu ziren. Azken minutuetan, partida berdindu, eta Olaetaren hirukoarekin 52na berdindu zuen azken minutuan, baina Caballero azkoitiarrak beste hiruko batekin erantzun eta garapena gipuzkoarrentzat izan zen.