Lointek Gernika Bizkaia (argazkia: gernikasaski.com)

Lointek Gernika Bizkaiak hirugarren postua ziurtatu du

Lointek Gernika Bizkaiak hirugarren postu historikoa lortu du. Mario Lopezen neskak jardunaldi baten faltan hirugarren postua ziurtatu du 78-64ko emaitzarekin Mann Filter mendean hartu eta gero. Lehen laurdenetik nagusitu ziren eta hrurengo bi laurdenetan aldeak hogeita hamar puntutik gora ipini zituzten (64-33). Azkenengoan, kanpotarrek aldeak murriztea lortu zuten. Chanel Mokango 20 puntu eta 8 erreboterekin izan zen etxekoen onena.

Lointek Gernika Bizkaia 78 - 64 Mann Filter

Playoffetara sartu nahian dira Lacturale Araski eta IDK Gipuzkoa. Biek eta Cadi La Seuk azken bi postuatara sartzeko aukerekin dira.

Arabarrak 91-53ko emaitzarekin Spar Gran Canariaren aurka galdu ondoren. Madelen Urietaren neskak ez ziren inoiz partidan izan, eta nekez lehiatu izan zuten. Arabarrak lau laurdenetan galdu zuten. Ane Aldalur izan zen arabarren saskiratzailerik onena.

Spar Gran Canaria 91 - 53 Lacturale Araski

IDK Gipuzkoak garaipen berri bat lortu zuen Campus Prometeren zelaian 66-92ko emaitzarekin. Denboraldia lehen sei postuetan amaitzeko aukerekin dira Azu Muguruzaren neskak, hasieratik kontrolpean izan zuten partidan. Paola Ferrari, 32 punturekin eta Adut Bulgak, 24 punturekin izan ziren erasoan donostiarren saskiratzailerik onenak.

Campus Promete 66 - 92 IDK Gipuzkoa