Zornotza ST playoffetara begira (argazkia: zornotzast.eus)

Sammic ISBk eta Zornotza STk garaipenak lortu dituzte

Lau jardunaldiren faltan, Sammic ISBk sendo darrai Urrezko LEB Mailara igoera zuzena ematen duen lehen postuan, asteburuan Comercial Ulsa CB Valladolid 88-84 menderatu ondoren, eta horrela, jarraian seigarren garaipena lortuz. Ongi hasi zuten partida (28-13), baina azken laurdena hamasei puntuko abantailarekin hasi arren (77-61), kanpotarrak apurka-apurka nola hurbiltzen ziren ikusi zuten, eta azkenean garaipena larri lortu zuten. Tim Dezelskiren lana 20 puntu eta 6 erreboterekin izan zen talde-lanean oinarritutako garaipenean aipagarriena.

Sammic ISB 88 - 84 Comercial Ulsa CB Valladolid

Zornotza STk bostgarren postura igo da Torrons Vicens CB LHospitalet asteburuan 90-76 mendean hartu eta gero. Bizkaitarrek ez zuten ongi hasi partida (16-23), baina apurka-apurka aldeak murrizten joan, eta markagailua irauli zuten, atsedenaldira zortzi puntuz goitik helduz (41-33). Bigarren zatian, aldeak mantendu baziren ere, Mikel Garitaonandiaren mutilek ongi apurtu zuten partida azken laurdenean. Niko Skouen 19 punturekin izan zen saskiratzailerik onena.

Zornotza ST 90 - 76 CB LHospitalet