Megacalzado Ardoi (argazkia: ardoibaloncesto.com)

Megacalzado Ardoik lehen posturako aukerekin darrai

Lagunak Lakitak lehen postuan darrai, eta bi garaipeneko aldea dauka hiru jardunaldiren faltan. Megacalzado Ardoik averagea aldeko duela, beste aste batez liderrari lehen postua kendu nahian darrai.

Liderrak 62-47 irabazi zuen Gernika KESBen aurka, lehen laurdenetik kontrolpean izan zuten partidan (12-2), eta atsedenaldira 32-21eko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, bizkaitarrek hobetu arren, ezinezkoa izan zitzaien lehen zatian izan zuten desabantaila murriztea.

Lehen posturako lehian, Megacalzado Ardoik bere aukerekin darrai, eta averagea aldeko dutela darraite Araski AES 50-37 mendean hartu eta gero. Azken laurdenean erabaki zen partida, izan ere lehen hiru laurdenen ondoren, markagailuan berdindurik ziren, eta 16-7ko partzial bati esker lortu zuten partida apurtzea.

Tabirako Baque bigarren postutik erortzen da Landakon Leioa SBTk ezustekoa eman ondoren (58-59). Duragarrak nagusi izan ziren lehen hiru laurdenetan, eta azken laurdena bost puntuko abantailarekin hasi zuten (47-42). Laugarren laurdenean, ordea, aldeak bederatzi puntutara igo zituzten, baina orduan, 0-15eko partzialarekin markagailua irauli, eta azken bi minutuetara aurretik zirela heldu ziren. Azken minutu horietan, Torresen saskiratze bati esker lortu zuten 58-59ko azken emaitza.

Durangarrekin batera da sailkapenean Ausarta Barakaldo EST, 91-28ko emaitzarekin GDKO Ibaizabal mendean hartu eta gero. Partida oso desorekatua izan zen, izan ere azken sailkatuak ez zuen oztopo askorik jarri.

Jardunaldia Ibaeta Bera Bera UPVren garaipen estuarekin amaitu da, Unamuno 67-69ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Garaipenarekin, donostiarrak sailkapeneko bostgarren postura igo dira, lauko finala jokatzeko azkenengoa. Izan ere, Autocares Alba Sallaren garaipenak, Universidad Deusto Loiola Ind.ren aukra 38-56ko emaitzarekin ahalbideratu du bosagarren postura igotzea. Bilbotarren derbian erabakiorra izan zen kanpotarrek lehen zatian egindako defentsako lana, izan ere atsedenaldira hamasei puntuko abantaila zuten (14-30).