Autocares Ulacia ISBk lehen postuan amaitu du (argazkia: noquierovivirsinbasket.blogspot.com.es)

Autocares Ulacia ISBk lehen postua eta Espainiako Txapelketarako sailkapena lortu du

Autocares Ulacia ISBk lehen postua ziurtatu zuen 76-59ko emaitzarekin Mondragon Unibertsitatea mendean hartu eta gero, eta horrenbestez, Espainiako Txapelketarako sailkapena lortu zuen.

Mondragon Unibertsitateak lehen postuagatik lehiatzeko aukerarekin heldu zen Azkoitiara, baina hasierati etxekoak 11-4 aurreratu ziren, eta amore eman beharrean, lanean jarraitu zuten, eta atsedenaldira 38-37ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarrengoan, azkoitiarrek 12-0eko partziala lortu zuten eta horri esker markagailuan hamasei puntuko abantaila lortu zuten (60-44) jokoa kontrolatu, eta bost minuturen faltan partida apurtuz (70-51).

Emaitza honekin, bigarren postuan Gernika KESBek amaitu du, Kirolak Araba 59-54 mendean hartu eta gero. Etxekoek ongi ekin zioten partidari (16-11), eta bigarrengoan, aldeak hamar puntutara igotzea lortu zuten (23-13). Bigarren zatian, kanpotarrek markagailuan aldeak murriztea lortu zuten(39-38), eta etxekoek berriz ere jokoaren kontrola bereganatu, eta kanpotarrak hurbil jarraitzen zutela ikusirik (55-54) azken bi minutuetan defentsako lana gehiago estutuz, eta 4-0eko partzialarekin garaipena lortu zuten.

Jardunaldia Easo ATE Asesoresen garaipenarekin amaitu da, 81-50ko emaitzarekin La Salle Bilbao mendean hartu eta gero. Lehen laurdenetik donostiarrak nagusi izan ziren, eta atsedenaldira jada 44-24 aurretik ziren. Bigarren zatian, berdin jarraitu zuten, eta partida hirugarren laurdenean apurtzea lortu zuten, abantailak hogeitahamar puntutatik gora ipiniz.

Garoa Digital Araskik amaitu du lehen postuan

A2ko azken jardunaldian, lehen postua zegoen jokoan eta hau Garoa Digital Araskirentzat da, 72-48ko emaitzarekin Loiola indautxu menderatu, eta joaneko partidako 12 puntutako averagea berreskuratuz.

Jardunaldian ere Tabirako Baqueren eta Paules Dyper Uniformesen lehen garaipena eman dira, hurrenez-hurren Typo 90 Askatuak eta Esasa Araski 46-51 eta 50-47ko emaitzarekin mendean hartu eta gero.