Easo 01 Begitekek hirugarren postuan amaitu du (argazkia: easosb.com)

Easo 01 Begitekek lortu du hirugarren postua liderraren aurka irabazi eta gero

Easo 01 Begitekek Loiola Indautxu liderra menderatu zuen, eta bilbotarren lehen porrota lortu zuten A1ean. Horrela, donostiarrak hirugarren postuan amaitu dute, eta lauko finalean Fundacion 5+11ren aurka jokatuko dute.

Donostiarrak 67-63 irabazi muten partida zail eta landu baten ondoren. Lehen laurdenean kanpotarrak lau puntuko abantaila lortu zuten (13-17), eta atsedenaldira zazpi puntuko abantailarekin heldu ziren (15-22). Etxekoen erreakzioa heldu zen ordena, eta markagailua 34na berdintzea lortu zuten, eta baita berau iraultzea ere (50-37). Bilbotarrek nahiz eta lehen postua ziurtatuta izan, ez zuten amore eman eta lau minuturen faltan partida 60na berdintzea lortu zuten. Donostiarrak jakitun ziren asko zutela jokoan, eta azken minutuetan estutu, eta garaipena lortu zuten.

Laugarren izango da Fundacion 5+11, 57-71eko emaitzarekin TAKE Iurre Tabernaren zelaian irabazi ondoren. Partidaren hasieratik sendo irten ziren arabarrak eta 7-17ko partzialarekin markagailuan aurrea hartzea lortu zuten. Atsedenaldira hamahiru puntuko abantailarekin heldu ziren (21-34), eta gero azkenean erabakiorra izan zen.

Jardunaldia La Salle Bilbao eta Bilbao Unamunoren arteko bilbotarren derbiarekin amaitu da, eta kanpotarrak nagusitu ziren 37-79ko emaitzarekin. Hobeto hasi zuten partida kanpotarrek 2-28ko partzialarekin, eta hamalaugarren minutuan 2-36ko emaitza zegoen, hogeitabost minuturen faltan partida erabakita utziz, izan ere atsedenaldira 11-52ko emaitzarekin heldu ziren.

Azken jardunaldiaren ondoren, finalerdiak horrela geratzen dira:

Loiola Indautxu (1) - Fundacion 5+11 (4)
Bilbao Unamuno (2) - Easo 01 Begitek (3)

Fundacion 5+11 Bk Grupo Zaher ISB liderra menderatu zuen

A2ko azken jardunaldian lehen postua jokoan zegoen, eta garaipena Fundacion 5+11 Brentzat izan zen, baina azkoitiarrek averagea mantendu eta lehen postua lortu dute (67-66).

Lidertatzik garaipen batetara zegoen Urgatzi 56-50ko emaitzarekin Easo 02 Adarraren aurka irabazi eta gero. Arabarrek azken postua jokoan zuten, eta azkenean Corazonistasentzat da 35-67ko emaitzarekin ATE Asesores Araberriren aura galdu eta gero, eta horrela arabarrek Euskal Ligako partaidetza garaipenik gabe agurtu dute.