Aranur ISB eta Electro Alavesa Araskiren arteko partida (argazkia: noquierovivirsinbasket.blogspot.com.es)

Aranur ISBk lortu du hirugarren postua

Azkenengo jardunaldiak ezer gutxi zuen jokoan, izan ere Aranur ISB eta Electro Alavesa Araskiren artean erabakitzen ziren azken bi postuak, eta horrenbestez, gurutzaketak. Gipuzkoarrak 45-44 nagusitu ziren, hasieratik kontrolatu zuten partidan 13-5eko partzialari esker. Bigarren laurdenean azkoitiarrak nagusi izan ziren, eta azken laurdenera hamar puntuko abantailarekin heldu ziren (34-24). Azken hamar minutuetan, partida erabat aldatu zen, eta arabarrak bi minuturen faltan bi puntuko abantaila lortu zuten (42-44). Orduan, etxekoek 3-0ko partial portu zuten azken segundoetan eta garaipena etxean geratu zen.

Arabarren porrotaren ondoren, Ibaeta Easo DBNren aurka jokatuko dute, donostiarrek 58-32ko emaitzarekin La Bolsa Generosa Araba menderatu eta gero. Donostiarrak 32-6ko partzialarekin aurreratu ziren markagailuan, eta atsedenaldira hogeita bost puntuko abantailarekin heldu ziren (36-11), eta abigarren zatian partida apurtuta zegoen.

Azkoitiarren arerioa izango da Gernika KESB, Tabirako Baque 67-58ko emaitzarekin. Bizkaitarrek zortzigarren garaipena lortu zuten lauko finalari begira izan ziren partidan. Durangarrek lehen itzuli bikainaren ondoren, A1ean ez dute erritmoa lortu, eta lauko finaletik kanpo geratu dira. Azken jardunaldiaren ondoren, lauko finalak horrela geratuko dira:

Ibaeta Easo DBN (1) - Electro Alavesa Araski (4)
Gernika KESB (2) - Aranur ISB (3)

Denboraldia lehen bi sailkatuen porrotarekin amaitu da

Azken jardunaldiak lehen bi sailkatuen porrotarekin amaitu da, Loiola Indautxu eta San Viatorrek jada maila mantendu zuten, eta azken jardunaldian galdu zuten. La Salle Bilbao portu zuen garaipena Loiola Indautxuren aurka 50-52ko emaitzarekin, eta arabarrek horde, Bera Beraren aurka galdu zuten 63-71ko emaitzarekin.

Jardunaldia Construcciones Zamakoaren porrotarekin amaitu da 59-33ko emaitzarekin Atletico Sn.Sn. Anie Tecnunen aurka.