Bilbao Unamuno - Fundacion 5+11 (argazkia: noquierovivirsinbasket.blogspot.com.es)

Lauko finalari begira jokatutako jardunaldia

Azken jardunaldiak ez zuen interes handirik izan, izan ere, dena erabakita zegoen, bai sailkatuak eta baita gurutzaketak ere.

Easo 99 Aitzgorri liderrak erraz menderatu zuen Mondrag on Unibertditatea 70-38ko emaitzarekin. Donostiarrek ongi ekin zioten partidari, eta 18-4ko partzialarekin hasi zuten. Bigarrengoan arradatearrek hobetu bazuten ere, atsedenaldira hamasei puntuko abantailarekin heldu ziren (37-21). Bigarren zatian, ordea, 21-4ko partzialari esker, partida apurtzea lortu zuten.

Bigarren sailkatua da Bilbao Unamuno, azken sailkatua den Electro Alavesa Araberri 81-61eko emaitzarekin menderatu ondoren. Partida berdintsua hasi bazen ere, lehen laurden amaieran bilbotarrek abantaila txiki bat lortu zuten (17-11), baina bigarren laurden hasieran 11-0eko partzialarekin partida apurtzea lortu zuten aldeak hamazazpi puntutan ezarriz (28-11), baina arabarren erreakzioarekin atsedenaldira 41-29ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, etxekoek 49-31ra aldeak handitu arren, kanpotarrek erreakzionatu, eta bederatzi puntutara hurbildu ziren (57-48), eta azken laurdenean etxekoek berriz partida apurtu, eta aldeak hogei puntutara hamditu zituzten.

Jardunaldia Fundacion 5+11ren garaipenarekin amaitu da 55-70ko emaitzarekin Tabirako Baque menderatu eta gero. Arabarrek ez zuten arazo handirik izan garaipena lortzeko. Arabarrek ongi kontrolatu zuten durangarren erasoa defentsako lan onari esker. Datorren astean bi taldeak lehiatuko dira lauko finalean.

Azken jardunaldia jokatu ondoren, horrela geratzen dira finalerdiak:

Easo 99 Aitzgorri (1) - Tabirako Baque (4)
Bilbao Unamuno (2) - Fundacion 5+11 (3)

Easo Elkar Autocaresek liderraren zelaian irabazi du

Dena erabakita zela, Ziorkontrol Getxosaskik, eta Easo Elkar Autocaresek jokatu dute asteburuko partidarik garrantzitsuena. Donostiarrek lortu zuten garaipena 61-65eko emaitzarekin, eta Glual Hydraulicsen garaipenarekin batera 54-63ko emaitzarekin Fundacion 5+11 B menderatu eta gero, gipuzkoarrek sailkapenean bizkaitarrekin bat egin dute.

Jardunaldia Zast Zarautz ZKEren garaipenarekin amaitu da, 71-55ko emaitzarekin Loiola Indautxu mendean hartu eta zarauztarrek denboraldiko laugarren garaipena lortu dute.