IDK Gipuzkoa - Lointek Gernika Bizkaia (argazkia: gernikasaski.com)

IDK Gipuzkoak garaipen estua lortu zuen Lointek Gernika Bizkaiaren aurka

IDK Gipuzkoak lortu zuen jardunaldiko euskal derbian garaipena. Donostiarrek 70-69ko emaitzarekin Lointek Gernika Bizkaia menderatzea lortu zuten, nahiz eta atsedenaldira hamaika puntuko abantaila zuten etxekoek (39-28). Bigarren zatian Mario Lopezen neskak esnatzen hasi, eta aldeak murrizten joan ziren, eta Azu Muguruzaren neskak nekea sumatzen hasi arren, ongi kontrolatu zuten azken minutuetan Paola Ferrariren hiruko batekin azken 70-69ko emaitza ezartzeko. Oumoul Sarr, 20 puntu eta 8 erreboterkein izan zen etxekoen onena, eta aldiz, Maria Pina 19 punturekin izan zen bizkaitarren saskiratzailerik onena.

IDK Gipuzkoa 70 - 69 Lointek Gernika Bizkaia

Bere aldetik, Lacturale Araskik 42-63 galdu zuen Perfumerias Avenida indartsuaren aurka. Kanpotarrek hasieratik kontrolatu zuten partida, eta apurka-apurka aldeak handitzenjoan ziren, garaipena lortzeko aukera gabe izan ziren partidan. Ane Aldalur izan zen jokalaririk aipagarriena 15 puntu saskiratuta.

Lacturale Araski 42 - 63 Perfumerias Avenida