Kirolak Araba - Easo ATE Asesores (argazkia: noquierovivirsinbasket.blogspot.com)

Autocares Ulacia ISB eta Mondragon Unibertsitateak lehen postua jokatuko dute

Autocares Ulacia ISBk La Salle Bilbaoren zelaian irabazi zuen 51-81eko emaitzarekin. Atsedenaldirako jada partida apurtuta zegoen, izan ere, 36-41 aurretik ziren azkoitiarrak. Hirugarren aurdenean, ordea, 9-22ko partzialarekin are gehiago apurtu zuten partida.

Gipuzkoarrek lehen postua Mondragon Unibertsitatearekin lehiatuko dute, Gernika KESB 51-50ko emaitzarekin mendean hartubeta gero. Arrasatearrek ongi hasi zuten partida, eta lehen laurdenetik jada 26-13 aurreratu ziren. Bizkaitarrek, ordea ez zuten amore eman, eta lanean jarraitu zuten atsedenaldira aldeak nabarmen murriztuz (30-26). Hirugarren laurdenean, bizkaitarrek markagailua irauli zuten 2-13ko partziaralari esker. Azken laurden hasieran, kanpotarrek hamar puntuko abantaila lortu bazuten ere, ongi erreakzionatu zuten gipuzkoarrek, eta azken minutuan 5 0eko partzialarekin, Muruaren hirukoa barne, markagailua irauli, eta lehen posturako lehian mantentzen dien garaipena lortu zuten.

Kirolak Arabak garaipen bateko aldea du Easo ATE Asesoresekiko 53-50ko emaitzarekin irabazi eta gero. Halere, donostiarrek lehen itzulia irabazi zutenez, laugarren postua donostiarrentzat izango da, arabarrak lauko finalean sartzeko lehiatik kanpo utziz. Partida berdintsua izan zen hasieratik, izan ere bi taldeetako inork ez zuen abantaila handirik lortu. Gainera, hiru minuturen faltan 47nako berdinketa zuten markagailuan, eta azken minutuetan etxekoak nagusi izan ziren.

Garrantzi gabeko jardunaldian, goikaldekoek garaipenak lortu dituzte

Lehen hiru sailkatuek garaipen berriak lortu dituzte garrantzi gabeko jardunaldian, izan ere Loiola Indautxuk eta Garoa Digital Araskik jada maila mantendu dute. Bilbotarrek 72-21 menderatu zuen Typo 90 Askatuak, eta aldiz arabarrek arabarren arteko derbian Esasa Araski 39-76ko emaitzarekin menderatu zuten.

Jardunaldia Tabirako Baqueren garaipenarekin amaitu da, 68-31ko emaitzarekin Paules Dyper Uniformes menderatuz.