Bilbao Unamuno (argazkia: unamunosk.com)

Bilbao Unamunok bigarren postua ziurtatu du

Loiola Indautxuk garaipen berri bat erdietsi zuen, eta horri esker garaitezin darrai bigarren itzulian, La Salle Bilbao 64-40 menderatu eta gero. Partidan apurka apurka aldeak handitzen joan ziren, hasiera berdintsu baten ondoren (13-12), atsedenaldira zortzi puntuko abantailarekin heldu ziren (29-21). Bigarren zatian, erritmo bera mantendu zuten etxekoek, eta horri esker aldeak nabarmen handitu zituzten.

Bilbao Unamunok bigarren postua ziurtatu du 77-53ko emaitarekin TAKE Iurre Taberna mendean hartu eta gero. Lehen unetik kontrolpean izan zuten partida, eta gainera Easo 01 Begiteken garaipenaz baliatu dira, Fundacion 5+11ren aurka 50-57ko emaitzarekin irabazi baitzuten. Atsedenaldira partida berdintsua heldu zen (27-25), baina bigarren zatian, donostiarrek egindako defentsako lana erabakiorra izan zen, 23 puntu soilik jasan baitzituzten, eta horrela, garaipena lortu zuten.

Azken jardunaldian hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dira, eta bertan donostiarrek aurrea hartu badute ere Loiola Indautxuren zelaian jokatuko dute, eta arabarrak aldiz, TAKE Iurre Tabernaren aurka jokatuko dute.

Fundacion 5+11 Bk maila mantendu du jardunaldi baten faltan

Fundacion 5+11 Bk Grupo Zaher ISBrekin batera datorren denboraldian euskal ligan ariko dira denboraldiaren hasieratik, 39-58ko emaitzarekin Easo 02 Adarra mendean hartu eta gero, eta garaipen bateko aldea eta averagea dute Urgatzirekiko, nahiz eta hauek ATE Asesores Araberriren aurka irabazi zuten 59-71eko emaitzarekin.

Grupo Zaher ISBk lehen postua ziurtatu du, 79-23ko emaitzarekin garaipena ezagutzen ez duen Corazonistas mendean hartu eta gero.