Tabirako Baque laugarren izango da (argazkia: unamunosk.com)

Tabirako Baque lauko finalerako sailkatu da

Tabirako Baquek asteburuan lauko finalerako sailkapena lortu du, eta dagoeneko sailkatuta ziren beste hiru talderekin batera ariko da. Durangarrak 50-71eko emaitzarekin Electro Alavesa Marianistas mendean hartzea lortu zuen, hein batean 16-26ko partzialarekin hasi ondoren, eta atsedenaldira 25-38ko emaitzarkein heldu ziren. Bigarren zatian, aldeak murriztu ziren hirugarren laurdenean, baina azkenengoan durangarrek berriz ere lauko finalerako sailkapena jokoan zela ikusi, eta azken esfortzuarekin garaipen berri bat lortu zuten.

Durangarrak Unamunoren garaipenaz baliatu ziren, Mondragon Unibertsitatea 45-62ko emaitzarekin mendean hartu eta gero, eta gipuzkoarrei lauko finalean sartzeko lehiatik kanpo utziz. Kanpotarrak ongi hasi zuten partida lehen laurdenetik zortzi puntuko abantaila lortuz (15-23), eta atsedenaldira aldeak mantendu zituzten (29-36). Bigarren zatian. Bigarren zatian, kanpotarrek defentsako lana estutu, eta garaipen eroso bar lortuz.

Jardunaldia Easo 99 Aitzgorriren lehen porrotarekin amaitu da, Fundacion 5+11ren zelaian 79-76ko emaitzarekin galdu baitzuten donostiarrek. Arabarrek ongi kontrolatu zuten atsedenaldira (40-28), baina bigarren zatian donsotiarren erreakzioa heldu zen, eta puntu bakarrera ipini ziren azken laurdenaren aurreti (51-50). Azken laurdenean berriz ere arabarrek ihes egin, eta donostiarren erreakzioarekin bi puntutara heldu baziren ere (74-72), azken minutuan arabarrak nagusi izan ziren, azkenean garaipena lortuz.

Trantsiziozko jardunaldia, lehen bi sailkatuen porrotekin

Jada maila mantentzea lortu dutelarik, Ziorkontrol Getxosaskik eta Glual Hydraulics ISBk intentsitate gutxiagorekin jokatu, eta galdu egin zituzten euren partidak.

Bizkaitarrek 70-58ko emaitzarekin galdu zuten Loiola Indautxuri egindako bisitan, eta aldiz, azkoitiarrek 39-50 galdu zuten Zast Zarautz ZKEren aurka.

Jardunaldia Easo Elkar Autocaresen garaipenarekin amaitu da Fundacion 5+11 B 80-63 menderatuta.