Gernika KESB (argazkia: gernikasaski.com)

Sailkapeneko lehen postuetan aldaketarik ez

Sailkapenaren goikaldean aldaketarik egon ez den jardunaldia izan da, izan ere lehen sailkatuek garaipenak lortu dituzte. Lagunak Lakitak darrai lehen postuan, 36-57ko emaitzarekin Ibaeta Bera Bera UPV mendean hartu eta gero. Lehen zati berdintsu baten ondoren (26-25), eta bigarren zatian, partida erabat aldatu zen, eta 3-19ko partzialarekin aurretik jarri, eta garaipena lortu zuten azken laurdenean aldeak mantenduz.

Megacalzado Ardoik darrai bigarren postuan liderrarekiko bi garaipenetara Leioa SBT 42-56 mendean hartu eta gero. Joan etorriko partida izan zen, eta etxekoak izan ziren lehenak aurrea hartzen 20-11ko partzialarekin. Bigarrengoan, 4-20koarekin kanpotarrak nagusitu eta atsedenaldira 24-31ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, aldeak handitzen joan ziren, eta 30-48 aurreratu ziren, aldeak azken laurdenean mantenduz.

Garaipen kopuru berarekin da Tabirako Baque, GDKO Ibaizabal azken sailkatuaren aurka 32-65 irabazi eta gero. Durangarren defentsa onari esker partida kontrolpean izan zuten uneoro, sailkapeneko une polietan utziz.

Ausarta Barakaldo ESTk goruntz darrai, eta 42-60 irabazi dio asteburuan Autocares Alba La Salleren aurka. Hasieratik kontrolpean izan zuten partida 8-18ko partzialari esker, eta bigarrengoan aldeak handitzen joan ziren, gehienez hamalau puntuko abantaila lortuz (22-46). Alde hori hirugarren eta azken laurdenean mantendu, eta garaipen berri bat lortu zuten.

Lauko finaleko postuetan da Gernika KESB, 60-49ko emaitzarekin Universidad Deusto Loiola Ind. menderatuta. 25-11ko partzialarekin hasi zuten partida eta horri esker bilbotarrei arazo barik kontrolatzea lortu zuten. Bigarren zatian sei puntutara hurbildu arren (52-46), baina orduan erasoan ataskatu, eta azken hamar minutuetan soilik hiru puntu saskiratu zituzten kanpotarrek, garaipena etxean geratuz.

Sailkapeneko behekaldean, Araski AESk 74-63ko emaitzarekin Unamuno menderatzea lortu zuen. Bi zati ezberdin izan zituen partidak, izan atsedenaldian 27-39 aurretik ziren etxekoak, eta bigarrengoan etxekoak hobetzen hasi eta apurka-apurka aldeak murrizten joan ziren, azken laurdenera 5 puntuz behetik helduz (52-57). Orduan 17-3ko partzialarekin markagailua irauli zuten, garaipen berri bat lortuz, denboraldiko zazpigarrena.