Universidad Deusto Loiola Ind. (argazkia: loiolabasket.com)

Biok2.com OKEk garaipena lortu eta bigarren postuan mantentzen da

Fundacion 5+11 EBA Mailarako igoera zuzenatik geroz eta hurbilago dago San Cernin BNC hirugarren sailkatuaren zelaian 66-77 irabazi eta gero. Arabarrak aurretik izan ziren markagailuan lehen laurdenetik (14-19), eta bigarrengoan 9-20ko partziala lortu eta gero, atsedenaldora 23-39ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian arabarrek abantaila ongi mantendu zuten, nahiz eta nafarrak aldeak murrizten saiatu, eta zazpi puntutara hurbildu ziren.

Bigarren postuan da Biok2.com OKE Unamuno mendean hartu eta gero, garaipenaren bidera itzuli da (61-58). Lehen laurdenean joan etorriko partida izan zen, eta bertan etxekoak 11-7 aurreratu ziren. Bigarrengoan, ordea, kanpotarrak izan ziren nagusi, eta atsedenaldira 22-27ko emaitzarekin hasi ziren. Bigarren zatian, gipuzkoarrek jokoaren kontrola bereganatu, eta markagailuan aurreratu ziren, eta azken minutura gipuzkoarrak aurretik zirela heldu ziren (56-55). Minutu horretan jaurtiketa libretik hobeto aritu, eta garaipena lortu zuten Arrondoren saskiratzeari esker.

Universidad Deusto Loiola Ind. laugarren postura igo da 73-74ko emaitzarekin Atletico San Sebastian mendean hartu eta gero. Donostiarrek ongi hasi zuten partida, eta atsedenaldira sei puntuko abantailarekin heldu ziren (38-32). Bigarren zatian, bilbotarren errekazioa heldu zen, eta 0-8ko partzialarekin markagailua iraultzea lortu zuten, eta gero aurretik jarraitzen lortu zuten, Camiruagaren saskiratze batek garaipena eman zielarik.

Tabirako Baque ere lauko finaleko postuetan da Disdira Bitxitegia ISBren aurka 70-53 galdu arren. Lehen laurden berdintsu baten ondoren, bigarren laurdenean etxekoek egindako defentsako lan onari esker 39-29ko emaitzarekin heldu ziren atsedenaldira. Bigarrengoan, aldeak handitzen joan ziren, azpeitiarrek jokoa erabat kontrolpean izan zutelarik.

Getxo SBk azken sailkatua den Askartza Claret Satwind 73-63 menderatu zuen. Partida hasieratik kontrolpean izan zuten etxekoek partida (28-19). Horri esker, ongi kontrolatzea jakin zuten, eta kanpotarrek hirugarren laurdenean erreakzionatuko zutela zirudienean, aldeak hamar puntutan mantentzea lortu zuten etxekoek, garaipen berri bat lortuz.

Maila ez galtzeko leían, Cafes Aitona Askatuakek garaipen garrantzitsua lortu zuen 56-60 Electro Alavesa Marianistasen zelaian irabazi eta gero. Donostiarren hasiera on bati esker (6-17), markagailuan aurrea hartzea ahalbideratu zien, eta atsedenaldira 27-30 aurretik ziren. Bigarren zatian, gasteiztarrek sei puntuz goitik jarri baziren ere (42-36), laurden amaieran donostiarren partzialak berriz aurretik jarri ziren lau hirukoei esker. Berriz ere etxekoek aurrea hartu zuten markagailuan (56-52), baina erasoan ataskatu, eta 0-8ko partzialarekin garaipena lortu zuten donostiarrek.

Jardunaldia Mungia SKren garaipenarekin amaitu da, 58-51eko emaitzarekin Burlada i3i mendean hartu eta gero. Garaipen honekin, bizkaitarrek maila mantentzeko lehian darraite, nahiz eta bere aurkari gehienek irabazi zuten.