Euskal Saskibaloi Federazioko Batzarra

Euskal Saskibaloi Feederazioak Ohiko Batzarra egingo du 2017ko apirilaren 3an, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Aretoan (C/Martin Barua Picaza, 27 --- 48003 Bilbo). Lehenengo deialdia 19:00etan izango da eta bigarrengoa 19:30etan.
Beti bezala, lehenengoan Batzarra egin ahal izateko, erdiak gehi batek bertaratu behar dute, aldiz, bigarrengoan daudenekin egingo da Batzarra. Bi kasuetan, Eguneko Gaiak hurrengoak izango dira:
1. Aurreko aktaren irakurketa eta aprobazioa.
2. 2016. Urteko balantzea eta emaitzen kontuak eztabaidatu eta aprobatu.
3. 2017. Urteko diru-sarreren eta gastuen aurrekontua eztabaidatu eta aprobatu.
4. Euskal Saskibaloi Federazioaren informea.
5. Galderak.