Kartela (argazkia: AVEB)

HITZALDIA: ‘Agintzen duzun moduan lehiatzen duzu’, Patricia Ramírezekin

Kiroleko alde psikologikoak interesatzen zaizkien tekniko guztiek Martxoaren 27a agendan gorde behar dute Euskadiko Saskibaloi Entrenatzaileen Elkarteak, Euskadiko Saskibaloi Federazioa, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa eta Bizkaiabasket Fundazioaren laguntzarekin antolatzen duen hitzaldira joateko. Hitzaldia Patricia Ramirez Psikologo ezagunak emango du Kirol Etxeko areto nagusian.

Patricia Ramirezek Martxoaren 27an 19,30etatik 21,30etara emango duen hitzaldiaren izenburua `agintzen duzun moduan lehiatzen duzu´ da. Hizlariak, lehen mailako talde eta elite mailako kirolariekin izandako bere esperientziarekin, pertsona bat entrenatzaile ona izatea zer ezaugarrik ahalbidetzen duen azalduko digu. Besteak beste, helburu argiak izatea, presioa gainditzeko gaitasuna, ongi agintzeko jarrera izatea, talde motibatua izatea eta arrakasta lortzeko gakoak aztertuko ditu.

PATRICIA RAMIREZ LOEFFLER
 Psikologian Lizentziatua, Klinika eta Osasun Psikologian Masterra, Granadako Unibertsitateko Pertsonalitate,ebaluazio eta tratamendu sailean doktorea.
 UCAMeko Kirol Coaching eta Psikologia Masterreko Zuzendaritzako kidea
 Espainian eragin handiena duen Psikologoa izendatu dute. Twiterren 110.000 jarraitzaile ditu eta 38.000 Instagramen.
 Estudio Estadioko kolaboratzailea, Pais Semanaleko artikulugilea eta Marcako zutabegilea.
 Real Betis, Mallorca eta Granadako kirol psikologoa izan da eta FEBeko Goi Mailako Entrenatzaile Kurtsoetan kirol psikologia irakasgaia ematen du.

IZEN EMATEA
Izen ematea dohainik da baina plaza limitatuak ditu, hori dela eta izena emateko email bat bidali behar duzue aveb@aveb.com helbidera zuen Izen Abizenak, Telefonoa, Kluba edo Ikastetxea eta Udalerria azalduz.
Hitzaldi honetara joateak Entrenatzaile kurtsoko praktiketako 2 ordu bezala zenbatuko du.

Informazio gehiagorako:
 www.aveb.com
 aveb@aveb.com – 944597221