Lacturale Araski (argazkia: zuzenkipress.com)

Lacturale Araski eta IDK Gipuzkoaren garaipenak

Lacturale Araskik sufritu behar izan zuen garaipena lortzeko partida estu baten ondoren. Arabarrak partidako une askotan aurretik izan baziren ere, Madelen Urietaren neskak alde motza izan zuten aldeko, eta ezin izan zuten partida apurtu, nahiz eta lau laurdenak irabaztea lortu zuten. Marta Tudanca eta Roundtree 18 eta 16 punturekin izan ziren partidako onenak arabarrentzat.

Lacturale Araski 67 - 59 C.B. Al-Qzeres Extremadura

IDK Gipuzkoak ere garaipena lortu zuen Madrilen lehen laurden onari esker (12-28). Markagailuan aurretik jarri arren, etxekoek estutu, eta atsedenaldira zazpi puntuko abantaialrekin heldu ziren. Hirugarren laurdenean berriz ere Azu Muguruzaren neskek aldeak handitzea lortu zuten, eta azken laurdenean etxekoek aldeak murriztu zituzten berriz ere. Talde-lana izan zen garaipeneko gakoa, izan ere bost jokalarik gainditu zuten hamar puntuko langa gainditzea.

C.R.E.F. Hola! 70 - 81 IDK Gipuzkoa

Bere aldetik, Lointek Gernika Bizkaiak ezin izan zuen garaipena erdietsi Malosten, eta edonork irabaz zezakeen partidan galdu zuten. Kanpotarrak nagusi izan ziren lehen zatian, eta horri esker atsedenaldira 33-38ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, Mario Lopezen neskek hobetu bazuten ere, aldeak murriztea lortu zuten ere, baina azken laurdenean kanpotarrak markgailuan aurretik zirela jolasten jakin zuten. Horri esker, azken minutuetan garaipen berri bat lortu zuten kataluiniarrek. Maria Pinak lortutako 21 puntuak ez zuten balio izan garaipena lortzeko.

Lointek Gernika Bizkaia 69 - 71 Cadi La Seu