Retabet.es GBC garaipena ospatzen (argazkia: @gipuzkoabasket)

Lugon garaipen garrantzitsua lortu du Retabet.es GBCk

Porfi Fisacen mutilek partida berdintsua jokatu zuten hirugarren laurdenera arte. Ordura arte, etxekoek bigarren laurden onean egindako lanari esker aurretik heldu ziren (66-63), baina azken hamar minutuetan donostiarrek 20-29ko partzialarekin markagailua iraultzea lortu zuten, sailkapenaren gorenean mantentzen dien garaipena lortuz. Mike Carlson 24 puntu eta 8 erreboterekin izan zen partidako onena, eta jardunladiko onena 36 puntuko balorazioarekin.

Cafes Candela Breogan 86 - 92 RETAbet.es GBC

Bere aldetik, arabarrek zazpi porrot jarraian zuten bolada txarrari amaiera eman zien Calzados Robusta mendean hartuz. Etxekoek ongi hasi zuten partida (41-36), baina bigarren zatian partida erabat aldatu zen, eta Arturo Alvarezen mutilak defentsako lana hobetu eta erasoan erritmo gehiago emanaz hasi ziren. Horrela, 27-46ko partzialarekin markagailua irauli eta aspaldiko partez garaipena lortu zuten.Hearsten 24 puntuak, Berhanemeskelen 20 puntuak eta Cvetinovicen 14 puntuak erabakiorrak izan ziren garaipenerako.

Calzados Robusta 68 - 82 Saenz Horeca Araberri