HLA Lucentum - Sammic ISB (argazkia: @iraurgisb)

Liderra den Sammic ISBren garaipen garrantzitsua

Lehen laurdenean HLA Lucentun eroso izan zen zelaian, izan ere defentsako lana erasoen gainetik izan ziren. Bigarren laurdenean, Iker Buenoren mutilek jokoaren kontrola bereganatu zuten, eta bigarren laurdeneko lanari esker, atsedenaldira 19-26ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, partida berdindu egin zen, eta bertan azpeitiarrak markagailuan aurretik zirela baliatu zuten aurkari zuzen baten aurka garaipen garrantzitsu bat lortzeko. Karena 18 puntu eta 7 erreboterekin izan zen gipuzkaorren onena.

HLA Lucentum 53 - 62 Sammic ISB

Bere aldetik, bizkaitarrek jokoa hasieratik kontrolpean izan zuten, ezarri zuten erritmo altuari esker. Izan ere atsedenaldira 49-24ko emaitzarekin heldu ziren, eta hirugarren laurdenean kanpotarrek aldeak murriztea lortu bazuten ere, azkenengoan berriz ere jokoa kontrolatu eta garaipena lortu zuten. Mutakabbir 26 puntu eta 7 asistentzirekin izan zen etxekoen onena 32 puntuko balorazioarekin.

Zornotza Saskibaloi Taldea 77 - 55 Comercial Ulsa CBC Valladolid