GDKO Ibaizabal (argazkia: @IbaizabalST)

GDKO Ibaizabalek luzapenean menderatu du Lima-Horta Barcelona

Garaipen eta porrot bana gure Emakumezkoen Liga 2ko ordezkarientzat. Bizkaitarrek luzapenean Lima-Horta Barcelona menderatzea lortu zuten, bi zati ezberdin izan zituen partidan. Lehenengoan, etxekoak nagusi izan ziren, eta atsedenaldira hamar puntuko abantaila lortu zuten. Bigarren zatian, markagailua irauli zuten Estitxu Ibarretxeren neskek hirugarren laurdenean 11-26ko partzialari esker. Azkenengo laurdenean, partida berdintzea lortu zuten etxekoek, baina luzapenean berriz ere bizkaitarrak nagusi izan ziren, talde-lanean oinarritutako garaipena izan zelarik. Izan ere, lau jokalarik gainditu zuten hamar puntuko langa.

Lima-Horta Barcelona 69 - 74 GDKO Ibaizabal

Lehen zati txar batek partidatik kanpo utzi zituzten Xabi Chicoren neskak, izan ere atsedenaldira 46-20ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarrengoan, partida berdindu bazen ere, eta gipuzkoarrak aldeak murriztea lortu bazuten ere, markagailuko aldea handiegia zen garaipena lortu eta beheko postuetatik gehiago ihes egiteko. Laura Johnson hogei punturekin izan zen azkoitiarren saskiratzailerik onena.

Duran Maquinaria Ensino 78 - 59 Añares Rioja ISB