Ulacia Grupok ezin bolada txarrarekin amaitu (argazkia: @ZAST_Zarautz)

CB Santurtzi SKk Tolosan irabazi du jardunaldiko derbian

Hasieratik kanpotarrek jokoaren kontrola bereganatu, eta markagailuan aurrea hartzea lortu zuten, nahiz eta alde laburrekin bazen ere. Bigarren laurdenean lortu zuten aldeak hamar puntutan kokatzea, eta atsedenaldira 26-36ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, etxekoek hobetu arren, aurretik mantendu ziren bizkaitarrak, eta azken minutuetan aurretik mantendu ziren, garaipen berri bat lortuz (63-69). Ezertarako ez zuten balio izan Karimen 19 puntuak eta Jon Azaldegiren 14 puntuek, bai ordea, Joseba Iglesias eta Mikel Sanz de la Mazak saskiratutako 15 eta 14 puntuek hurrenez-hurren.

Redline TAKE Tolosa 63 - 69 CB Santurtzi SK

Easo Loquillok ere garaipena lortu zuen Baloncesto Venta de Bañosen aurka (86-56), nahiz eta kanpotarrek hobeto hasi zuten partida (14-17). Bigarren laurdenean, Gotzon Arrietaren mutilek 21-10eko partzial bati esker markagailua iraultzea lortu zuten, eta bigarren zatian partida erabat apurtzea lortu zuten. Garaipena talde-lanaren erakusle argia da, izan ere guztira bost jokalarik gainditu zuten hamar puntuko langa gainditzea.

Easo Loquillo 86 - 56 Baloncesto Venta de Baños

Iturripen Igualatorio Cantabria Estelak Mondragon Unibertsitatea menderatzea lortu zuen (57-86), lehen zatian erritmo altua ezarri zuten partidan. Kanpotarrak eroso aritu ziren lehen zatian, eta 55 puntu saskiratzea lortu zuten, eta aldiz gipuzkoarrek 30. Bigarren zatian partida gehiago berdindu zen, baina kanpotarrek aldeak mantentzea lortu zuten. Andoni Aranzabal eta Imanol Ceciaga, 22 eta 12 punturekin hurrenez-hurren izan ziren saskiratzailerik onenak.

Mondragon Unibertsitatea 57 - 86 Igualatorio Cantabria Estela

Ulacia Grupok ezin izan zuen garaipena lortu Universidad de Valladoliden aurka (59-85). Goar Artecheren mutilek gaizki ekin zien partidari, eta atsedenaldira 24-45 atzetik zirela heldu ziren. Bigarren zatian zarauztarrek erreakzionatzea lortu bazuten ere (22-15), berriz ere azken laurdenean kanpotarrek partida apurtzea lortu zuten. Estanis Andres, Julen Egaña eta Unai Eizaguirre, hurrenez-hurren 17, 14 eta 13 punturekin izan ziren zarauztarren saskiratzailerik onenak.

Ulacia Grupo 59 - 85 Universidad de Valladolid