Gernika KESB (argazkia: gernikasaski.com)

Autocares Ulacia ISB eta Gernika KESB lidertzan dira

Autocares Ulacia ISBk ezin zuen garaipena erdietsi, nahiz eta partida ongi hasi zuten (22-17). Bigarren zatian, arabarrek jokoaren kontrola bereganatu, eta apurka apurka aldeak murrizten joan ziren, azken laurdena 26-28 aurretik hasiz. Azken laurdenean, defentsako lanari esker, aldeak handitzen joan ziren, eta garaipen honi esker, lauko finalean sartzeko lehian darraite.

Bigarren postuan da Gernika KESB, eta orain Autocares Ulacia ISBrekin berdindu dute sailkapenean. Bizkaitarrek Easo 01 ATE Asesores 54-65eko emaitzarekin. Partida berdintsua izan zen, izan ere azken laurdenean erabaki zen (44-44). Bertan, kanpotarrek jokoa kontrolatzea lortu zuten, 0-8ko partzialari esker markagailuan aurrea hartu, eta markagailuan ihes egin zuten bi minuturen faltan.

Jardunaldia Mondragon Unibertsitatea Aren garaipenarekin amaitu da, eta hirugarren postuan da, azken sailkatua den La Salle Bilbao 69-61 menderatu eta gero. Atsedenaldira 47-28ko emaitzarekin heldu ziren, defentsako lanari esker, eta bigarren zatian, erritmo berarekin jarraitu zuten. Azken laurdenean, kanpotarrek aldeak murriztu arren, arrasatearren garaipena ez zen arriskuan egon.

Loiola Indautxu 02k eta Garoa Digital Araskik maila mantendu dute

Loiola Indautxu 02k Easa Araski 58-29 menderatuta, eta Garoa Digital Araskik Tabirako Baque A 61-50 menderatu eta gero, maila mantendu dute. Bi jardunaldiren faltan, jada datorren denboraldian berriz Euskal Ligan aritzeko txartela lortu dute. Jardunaldia Typo 90 Askatuaken garaipenarekin amaitu da, Paules Dyper Uniformes 48-51 menderatuta.