Loiola Indautxu 01 lehen postua ospatzen (argazkia: @LOIOLAINDAUTXU)

Loiola Indautxu 01k lehen postua ziurtatu du

Tolosan irabazi ondoren, Loiola Indautxu 01ek lehen postuan amaitu du bigarren fasea, eta horri esker Espainiako Kluben arteko Txapelketara sailkatu dira. Bizkaitarrek ez dute porrota ezagutzen bigarren fasean, eta zelaira irten ziren partidaren garrantzia ikusirik. Horri esker aurrea hartu zuten berehala, eta aldeak hamar puntutan ezarri ondoren, kanpotarrek eroso jokatzen hasi ziren.

Bigarren postuan da Bilbao Unamuno, Fundacion 5+11ren aurka galdu arren, eta arabarrak hirugarren postuan dira bilbotarren bezain besteko garaipenekin (78-72). Partida ongi hasi zen bilbotarrentzat (12-20), baina atsedenaldirako etxekoek markagailua iraultzea lortu zuten (31-29). Bigarren zatian, partida berdindu zen, eta saskiratze aldaketetan etxekoak irten ziren garaile.

Jardunaldia Easo 01 Begiteken garaipenarekin amaitu da, eta horri esker lauko finalerako sailkatu dira. Donostiarrek La Salle Bilbao 33-55 menderatzea lortu zuten, lehen laurdenetik aurrea hartu zuten partidan, eta minutuak aurrera joan ahala, aldeak handitzen joan ziren, azkenean hogeita bi puntuko abantailarekin amaituz.

Urgatziren garaipenak sailkapena estutu du

Urgatzik Grupo Zaher ISB menderatu zuen (61-49), baina halere, azpeitiarrak dira sailkapeneko lehen postuan. Arabarrak laugarren postuan dira, bigarren postutik garaipen batetara. Bigarren postuan da Fundacion 5+11 B, Corazonistas 33-83 menderatu eta gero, baina garaipen kopuru berarekin da Easo 02 Adarra, ATE Asesores Araberri 62-59ko emaitza estuarekin menderatu eta gero.