Ibaeta Easo DBN (argazkia: easosb.com)

Ibaeta Easo DBN lidertzan da

Jardunaldiko partidarik garrantzitsuenean, Ibaeta Easo DBKk Gernika KESB mendean hartu zuen 53-43ko emaitzarekin, eta horrekin batera lidertzan kokatu dira. Lehen zatian berdindurik joan zen partida (26-25), eta bigarrengoan, lehenik aldeak mandendu ziren hirugarren laurdenean (37-34), eta laugarrengoan erabaki zen partida. Lehenik kanpotarrek partida 40na berdintzea lortu zuten, eta gero, etxekoek 10-0eko partzialarekin partida erabat apurtu zuten, gainera averagea ere berreskuratu zutelarik.

Electro Alavesa Araskik hirugarren postuan darrai Araba La Bolsa Generosa azken sailkatua mendean hartu eta gero (59-51). Partida ongi hasi zen etxekoentzat, markagailuan aurrea hartzea lortu baitzuten (27-20), eta bigarrengoan aldeak mantentzen jakin zuten, azken laurdenean soilik murriztu zituztelarik.

Lauko finalean sartzeko lehian, Aranur ISBk garaipen garrantzitsua lortu zuen Tabirako Baque Aren aurka (63-59). Partida berdintsua izan zen, izan ere azken laurdena 45-47ko emaitzarekin hasi zuten. Azken laurden hasieran etxekoek 4-0eko partzialarekin aurrea hartzea lortu bazuten ere, etxekoek 3-10eko partzialarekin erantzun zien, hiru minuturen faltan 52-57 aurreratu zirelarik. Azken hiru minututetan, ordea, Aldalurren neskak ez ziren urduri jarri, eta 11-2ko partzialarekin partida irauli eta garaipena lortu zuten, nahiz eta bizkaitarrek averagea mantentzea lortu zuten. Bizkaitarrak orain sailkapenean Electro Alavesa Araski eta Aranur ISBrekiko garaipen batetara dira.

Loiola Indautxu 99 eta San Viator A maila mantendu dute

San Viator Ak asteburuan maila mantentzea lortu du jada mantendurik zegoen Loiola Indautxu 99 mendean hartu eta gero (55-51). Bizkaitarrek horrela A2an jasaten duten lehen porrota izan da. La Salle Bilbaok darrai hirugarren postuan Construcciones Zamakoa 58-82ko emaitzarekin mendean hartu eta gero, eta jardunaldiko azken partidan, Bera Berak Atletico Sn Sn Anie Tecnun menderatu zuen (56-47).