Easo 99 Aitzgorri (argazkia:easosb.com)

Easo 99 Aitzgorri Espainiako Txapelketarako sailkatu da

Jardunaldiko partidarik garrantzitsuenean, Easo 99 Aitzgorrik lortu zuen garaipena azken segundoan Bilbao Unamunoren aurka (71-72). Garaipen honi esker, bi jardunaldiren faltan jada lehen postua ziurtatu dute donostiarrek, eta horrekin batera, Bilbon jokatuko den Espainiako Txapelketarako sailkatu dira Ivan Martinezen mutilak. Bi taldeek denboraldian zehar erakutsi duten berdintasuna agerian geratu zen, eta hasieratik berdindurik joan zen partida. Azkenean, azken segundoetan donostiarrak finago aritu ziren, eta horri esker lortu zuten garaipena.

Fundacion 5+11 Ak hirugarren postuan darrai Electro Alavesa Araberri 75-56ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Etxekoak nagusi izan ziren, eta gasteiztarren arteko derbia irabazita, lauko finalerako sailkapena lortu dutelarik.

Lauko finalean sartzeko lehian, Tabirako Baquek aurrea hartu dio Mondragon Unibertsitatea Ari 69-46ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Durangarrak markagailuan aurreratu ziren, eta ez zuten arazo handirik izan garaipena lortzeko. Orain, gipuzkoarrak bizkaitarrekin batera dira sailkapenean, baina averagea bizkaitarrentzat denez, haiek dira laugarren postuan.

Glual Hydraulics ISB eta Ziorkontrol Getxosaskik maila mantendu dute


A2an ez da izan ezustekorik, eta Ziorkontrol Getxosaskik eta Glua Hydraulics ISBk maila mantentzea lortu dute. Bien arteko lehian bizkaitarrak nagusitu ziren 74-60ko emaitzarekin, bizkaitarren hasiera onak markatu zuen partidan (18-10). Loiola Indautxu 99/00k Easo Elkar Autocares 46-61eko emaitzarekin menderatzea lortu zuen, eta hirugarren postuan darrai. Jardunaldiko azken partidan, ordea, Fundacion 5+11Bk Zast Zarautz ZKE menderatzea lortu zuen, lehen garaipena lortuz.