Ausarta Barakaldo EST - Unamuno (argazkia: barakaldodigital.com)

Lagunak Lakitak sendo darrai lidertzan

Lagunak Lakitak beste aste batez sailkapeneko gorenean darrai, eta bi garaipeneko aldea mantentzen du Megacalzado Ardoirekiko Unamuno 52-69ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Nafarrek partidako lehen laurdenean markagailuan aurrea hartu zuten, eta nahiz eta kanpotarrek aldeak murriztu nahi bazuten ere, bigarren zatian kanpotarrak berriz ere nagusi izan ziren, aldeak handituz.

Bigarren postuan darrai Megacalzado Ardoik, Ibaizabal GDKO 81-38ko emaitzarekin erosotasunez irabazi eta gero. Nafarrak hasieratik 12-0eko partzialarekin hasi zuten partida, eta ordutik aldeak handitzen joan ziren.

Tabirako Baquerentzat da hirugarren postuan, Autocares Alba La Salle 64-41eko emaitzarekin menderatu eta gero. Durangarrak aurreratu ziren markagailuan lehen laurdenetik, eta ordutik hamar puntuko abantaila lortuta, erosotasunez jokatzen jakin zuten. Garaipen honekin, lauko finalerako sailkapena geroz eta gerutago dute durangarrek.

Ausarta Barakaldo ESTk Gernika KESB mendean hartu zuten (69-49). Etxekoek lehen laurdenean markagailuan aurrea hartzea lortu zuten, eta apurka-apurka aldeak handitzen joan ziren, azkenean aldeak hogei puntutan kokatuz.

Sailkapeneko erdikaldean, eta gernikarren garaipen kopuru berarekin dira Ibaeta Bera Bera UPV eta Leioa SBT, nahiz eta biek galdu zuten. Donostiarrek ezin Universidad Deusto Loiola Indautxurekin (62-59), eta leioakoek, ordea, ezin Araski AESekin (49-46).

Bilbotarrek lehen laurdenean markagailuan aurrea hartzea lortu zuten, eta aldeak hamar puntutan kokatzea lortu zuten gainera. Hirugarren laurdenean, donostiarrek apur bat hobetu arren, azkenengoan nabarmen hurbildu ziren. Halere, erreakzioa berandu heldu zen, izan ere bilbotarren garaipena ez zen inoiz kolokan egon.

Gasteizen, Araski AESk lehen zatian aurrea hartzea lortu zuten, defentsak erasoen gainetik izan ziren hogei minutuetan hain zuzen ere (18-15). Bigarren zatian, partidak erritmo gehiago izan zuen, eta kanpotarrek gehiago berdintzea lortu bazuten ere, baita aurretik kokatu ere (28-29, 28. min.), etxekoek laurdena aurretik amaitzea lortu zuten (34-33). Azken hamar minutuetan, etxekoek ongi kontrolatu zuten jokoa, eta horri esker bizkaitarrek ezin izan zuten markagailua irauli, garaipena etxean geratuz.