Mario Lopez (argazkia: gernikasaski.com)

Lointek Gernika Bizkaia eta IDK Gipuzkoaren garaipenak

Lointek Gernika Bizkaiak Pajariel Bembibre PDM 66-77ko emaitzarekin mendean hartzea lortu zuen. Mario Lopezezn neskek markagailuan aurrea hartzea lortu zuten lehen laurden onari esker (12-21), eta aldeak mantentzen joan ziren, atsedenaldira 35-41eko emaitzarekin helduz. Bigarren zatian, bizkaitarrek jokoa kontrolatu, eta eta aldeak mantentzen joan ziren, azkenean garaipen berri bat lortu, eta hirugarren postuan mantenduz. Modiri Mokango 23 punturekin izan zen bizkaitarren saskiratzailerik onena.

Embutidos Pajariel Bembibre PDM 66 - 77 Lointek Gernika Bizkaia

IDK Gipuzkoak Quesos el Pastor menderatzea lortu zuten, hasieratik markagailuan aurretik ipini ziren norgehiagokan (72-66). Azu Muguruzaren neskek ongi ekin zien partidari, eta atsedenaldira 41-26 aurretik ziren. Bigarren zatian, kanpotarrek estutzea lortu, eta apurka-apurka sei puntutara hurbildu baziren ere, azkenean ongi ekutsi zien donostiarrek, denboraldiko hamargarren garaipena lortzeko. Nadia Colhado, Pao Ferrari eta Adut Bulgakek osatutako hirukotea, hurrenez-hurren20, 19 eta 17 punturekin izan ziren donostiarren saskiratzailerik onenak.

IDK Gipuzkoa 72 - 66 Quesos el Pastor

Lacturale Araskik ezin izan zuen garaipena lortu Star Center Uni Ferroli egindako bisitan, eta azkenean bi puntugaitik soilik galdu zuten (72-70). Hasieratik partida berdintsua izan zen, eta bi taldeetako inork ez zuen alde nabarmenik lortu. Horrela, atsedenaldira 29-28ko emaitzarekin heldu ziren, eta hirugarrengoan arabarrek markagailua irauli, eta 47-48ko emaitzarekin hasi zuten azken laurdenean. Bertan, etxekoak sendoago aritu ziren, eta final estuan garaipena lortu zuten. Marta Tudanca eta Margaret Roundtree biak 16 punturekin izan ziren arabarren saskiratzailerik onenak.

Star Center Uni Ferrol 72 - 70 Lacturale Araski