Autocares Ulacia ISB - Easo ATE Asesores (argazkia: noquierovivirsinbasket.blogspot.com.es)

Autocares Ulacia ISBk sendo darrai lehen postuan

Beste aste batez, Autocares Ulacia ISBk sailkapenaren gorenean darrai, Easo 01 ATE Asesores 52-58ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Lehen zatian donostiarrak nagusi izan ziren, eta atsedenaldira hamar puntuko abantailarekin heldu ziren (34-24). Bigarren zatian, azkoitiarrak apurka-apurka aldeak murrizten joan ziren, eta hirugarren laurden amaieran aldeak hiru puntutara murriztea lortu zuten (42-39). Azken laurdenean, kanpotarrek erritmo berarekin jarraitu bazuten ere, donostiarrek ez zien erraztasunik eman, eta partida azken hiru minututara berdindurik heldu zen. Azken minutu horietan, azkoitiarrak erosoago egon ziren, eta minutu horiei esker markagailua iraultzea lortu zuten.

Bigarren postuan da Gernika KESB, La Salle Bilbao 64-49ko emaitzarekin menderatu eta gero. Etxekoak nagusi izan ziren hasieratik, eta denbora aurrera joan ahala, aldeak handitzen joan ziren, garaipen eroso bat lortuz, eta horrela azkoitiarrekiko garaipen batetara mantentzen dira.

Ezustean garaipena lortu zuena Kirolak Araba izan zen, Mondragon Unibertsitatea a 78-63ko emaitzarekin menderatuz, eta horrela gipuzkoarrak bigarren postuarekiko garaipen batetara geratzen dira. Arabarrak nagusi izan ziren paritda guztian, eta horren adibidea da laurden guztiak irabazi izan zituztela.

Loiola Indautxu 02 eta Garoa Digital Araski maila mantentzetik hurbil

Loiola Indautxu 02k garaitezin darrai, eta jada hiru garaipeneko aldea dauka hirugarren sailkatua den Tabirako Baquekiko, 60-67ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Bigarren postuan da Garoa Digital Araski, 42-50ko emaitzarekin Paules Dyper Uniformes mendean hartu eta gero, eta arabarrak bi garaipeneko aldea dute maila mantentzeko. Azkenik, jardunaldia Typo 90 Askatuaken garaipenarekin amaitu da, Esasa Araski 71-54ko emaitzarekin mendean hartu eta gero.