TAKE Iurre Taberna - Bilbao Unamuno (argazkia: unamunosk.com)

Loiola Indautxu 01k porrota ezagutu gabe darrai

Zazpigarren jardunaldia jokatu ondoren, Loiola Indautxu 01ek zazpigarren garaipena erdietsi du 68-57ko emaitzarekin Fundacion 5+11 A mendean hartu eta gero. Bilbotarrek ez zuten erraz izan garaipena lortzeko, izan ere arabarrak beti markagailuan bizirik izan ziren, baina azkenean ezin izan zuten garaipenarengatik lehiatu.

Bigarren postuan da Bilbao Unamuno, Easo 01 Begitek 58-76ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Lehen laurden berdintsu baten ondoren (21-23), bilbotarrek 9-17ko partziala lortu zuten, eta donostiarrak partidan sar ez zaitezen, hirugarren laurdenean 12-21eko partzialarekin partida erabat apurtzea lortu zuten.

Azkenik, jardunaldia La Salle Bilbaoren lehen garaipenarekin amaitu da 73-69ko emaitzarekin TAKE Iurre Taberna mendean hartu eta gero. Partida berdintsua izan zen hasieratik, non azken minutuetan erabaki zen partida. Bertan, joaneko partidako averagea ere aintzat hartu zuten bi taldeek, eta azkenean garaipena etxekoentzat izan bazen ere, gipuzkoarrek joanekoan lortutako zazpi puntuko abantaila mantentzea lortu zuten.

Grupo Zaher ISBk lidertzan sendo darrai

Grupo Zaher ISBk ere garaitezin darrai Easo 02 Adarraren aurka 69-51eko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Orain hiru garaipeneko aldea dauka donostiarrekiko, eta hauek baino bat gutxiago dauka Fundacion 5+11 B, bigarren postuan, ATE Asesores Araberri 58-39ko emaitzarekin menderatu eta gero. Azkenik, Urgatzik bigarren posturako lehian darrai, donostiarrekin berdindurik Corazonistas 40-79ko emaitzarekin menderatu eta gero.