Aranur ISB (argazkia: isb.eus)

Gernika KESB eta Ibaeta Easo DBNren arteko lehiak darrai

Gernika KESBk sailkapeneeko lehen postuan darrai, azken sailkatua den, eta A1ean garaipenik lortu ez duen Araba La Generosaren aurka 71-54ko emaitzarekin irabazi eta gero. Bizkaitarrak hasieratik nagusi izan ziren, eta arabarrek lehen laurdenean erritmoari eutsi bazien ere (22-17). Halere, minutuak aurrera joan ahala, abantailak handitzen joan ziren, izan ere bizkaitarrak partidako lau laurdenetan nagusi izan ziren, batez ere hirugarrengoan, ordura arte nahikoa berdindua zegoen partida (32-24) 23-15eko partzialarekin apurtzea lortu baitzuten.

Ibaeta Easo DBNk ere garaipena lortu zuen Aranur ISBren aurka, eta azkoitiarrak bosgarren postura erori dira (66-53). Azkoitiarrek ongi kontrolatu zuten partida lehen zatian, eta atsedenaldira 25-31ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatiko lehen minutuetan abantailak handitzea lortu bazituzten ere (25-35), 8-0eko partzialarekin donostiarrak berriz ere partidan sartu, eta hirugarren laurdena 47-43 aurretik zirela amaitu zuten. Azken laurdenean, donostiarrek berdin jarraitu, eta abantailak hamar puntutan kokatu zituzten, apurka-apurka aldeak handituz.

Azkenik, Tabirako Baque Ak Electro Alavesa Araski menderatu (66-52), eta azkoitiarrekin batera hiru taldeak hiruna garaipen dituzte. Arabarrak ongi ekin zien partidari eta 0-8ko partzialaren ondoren, lehen laurdena 11-19ko emaitzarekin amaitu zuten. Bigarrengoan, etxekoek partidaren kontrola bereganatu, eta 29-6ko partzialarekin partida erabat aldatu eta atsedenaldira 15 puntuko abantaialarekin heldu ziren (40-25). Bigarren zatian partida berdindu, eta durangarrek aldeak mantentzea lortu zuten.

Loiola Indautxu 99k eta San Viator Ak lortu dute maila mantentzea

Hiru jardunaldiren faltan, Loila Indautxu 99 eta San Viator Ak lortu dute datorren denboraldian Euskal Ligan lehiatzeko txartela. Arabarrak asteburu honetan lortu duten Construcciones Zamakoa 33-45eko emaitzarekin menderatuz, eta gauza bera egin zuten bilbotarrek Bera Beraren aurka 86-35eko emaitzarekin.

Jardunaldia La Salle Bilbaoren garaipenarekin amaitu da, 56-34ko emaitzarekin azken postuan eta garaipenik lortu ez duen Atletico Sn Sn Anie Tecnun menderatuz.