Lagunak Lakita (argazkia: baloncestolagunak.com)

Lagunak Lakitak sendo darrai lehen postuan

Lagunak Lakitak Universidad Deusto Loiola Indautxu mendean hartzea lortu zuen 62-52ko emaitzari esker. Partida berdintsua hasi bazen ere, bizkaitarrek ongi eutsi zien lehen laurdenean (14-13). Hurrengo bi laurdenetan, ordea, nafarrek egindako lanari esker partida apurtzea lortu zuten, azken laurdena 56-32ko emaitzarekin hasi zuten. Kanpotarrak besoak jauzi ez ezik, lanean jardun zuten, eta etxekoek erritmoa jaitsi zutela baliatuz, aldeak murriztea lortu bazuten ere, ez zen nahikoa garaipena lortu ahal izateko lehian sartzeko.

Bigarren postuan da Megacalzado Ardoi, 46-58ko emaitzarekin Autocares Alba La Salle menderatu eta gero. Nafarrak nagusi izan ziren partidan, eta bilbotarrak garaipenerako lehian izan baziren ere, ezinezkoa izan zen garaipena lortzea, eta horrela beheko postuetatik hurruntzeko beste aste bat itxaron beharko dute.

Tabirako Baquek Megacalzado Ardoirekin berdindurik jarraitzen du, Gernika KESB 50-56ko emaitzarekin menderatu eta gero. Etxekoek partida ongi hasi arren (9-2), durangarrek lehen laurdena aurretik amaitu zuen 0-11ko partzialari esker. Ordutik markagailuan aurretik izan ziren, nahiz eta abantaila laburrekin bazen ere.

Laugarren posturako lehian, Ausarta Barakaldo E.S.T.k Ibaeta Bera Bera UPV menderatzea lortu zuten 41-62ko emaitzari esker. Donostiarrek gaizki hasi zuten partida (5-17), eta horrek asko baldintzatu zuen partida, izan ere bizkaitarrek hamar puntuko abantailarekin lasai jokatzen jakin baituzten. Atsedenaldira 23-31 aurretik ziren, eta hurrengo bi laurdenak irabazita, aldeak nabarmen handitzea lortu zuten.

Jardunaldia Leioa SBT eta Araski AESen garaipenarekin amaitu da. Bizkaitarrak Unamuno 65-46ko emaitzarekin menderatu zuten, eta horrela beheko postuetatik ihes egitea lortu dute. Partida berdintsua hasi zen, 15na lehen laurdenaren amaieran, baina bigarrengoan etxekoek aurrea hartzea lortu, eta atsedenaldira 27-24koarekin heldu ziren. Bigarren zatian, ordea, aldeak nabarmen handitu zituzten, eta berau hogei puntuz iguruan ezarri zituzten (50-31), eta azken laurdenean partida dena erabakita zela heldu ziren.

Arabarrak bere aldetik, oraindik garaipenik lortu ez duen Ibaizabal GDKO menderatzea lortu zuten (38-61). Garaipen honekin, sailkapenean Unamunorekin bat egin dute, baina azken bigarren postuan darraite. Etxekoek ongi eutsi zien lehen laurdenean (13-13), baina hurrengobi laurdenetan 15-32ko partzialarekin partida erabat apurtzea lortu zuten, azken laurdena 28-45eko emaitzarekin hasiz.