La Salle Bilbaoren garaipen estua (argazkia: noquierovivirsinbasket.blogspot.com.es)

Autocares Ulacia ISB bakarrik geratu da lidertzan

Autocares Ulacia ISB bakarrik da lidertzan asteburuan arerio zuzena den Gernika KESB 74-57ko emaitzarekin irabazi eta gero. Lehen zatian partida berdintsua joan zen, eta bizkaitarrek ongi eutsi zien markagailuan azkoitiarrei (32-31). Gipuzkoarrek zortzi puntuko abantaila lortu zuten hirugarren laurden amaierarako (53-45), eta azken laurdena 7-0eko partzialarekin hasi bazuten ere, gernikarrek 0-8koarekin erantzun, eta berriz zazpi puntuara hurbildu ziren, Orduan, azkoitiarrek partida apurtzea lortu zuten 7-0eko partzialarekin.

Azkoitiarrak Easo 01 ATE Asesoresen garaipenaz baliatu zen, 55-66ko emaitzarekin Mondragon Unibertsitatearen aurka galdu eta gero. Lehen laurdena, erritmo altukoa izan zen (21-19), eta kanpotarrek bigarren laurdenean defentsako lana estutu eta gero, atsedenaldira sei puntuko abantaila lortu dute (32-38). Bigarren zatian, berriz ere donostiarrek lortu zuten kontrola, eta hamaika puntuko abantaila lortu zuten (40-51), eta azken laurdenean berau mantetzea lortu zuten.

Jardunaldia La Salle Bilbaoren garaipenarekin amaitu da, 62-61eko emaitzarekin Kirolak Araba menderatu eta gero, Partida berdintsua izan zen, izan ere atsedenaldira 32-33 heldu ziren, eta azken laurdenera berdindurik joan zen, lau minuturen faltan 52-56 aurretik ziren gasteiztarrak. Orduan, bilbotarrek hiruko batekin eta saskiratze batekin partida iraultzea lortu zuten (62-60), eta Pueblak partida luzapenera eramateko aukera izan bazuen ere, soilik jaurtiketa libre bat sartu zuen.

Loiola Indautxuk aldea mantentzen ditu

Loiola Indautxuk garaitezin darrai, Paules Dyper Uniformes 67-44ko emaitzarekin mendean hartu eta gero, eta garaipen bateko aldea mantentzen du Garoa Digital Araskiren aurka 63-37ko emaitzarekin Typo 90 Askatuak menderatuta.

Hiurgarren postua Tabirako Baque Arena da, 40-55eko emaitzarekin Esasa Araski menderatuta.