Loiola Indautxuk Bilbao Unamuno menderatu zuen (argazkia: unamunosk.com)

Loiola Indautxuk kolpea eman du Bilbao Unamunoren zelaian irabazita

Loiola Indautxu liderragoa da 71-82ko emaitzarekin bigarren sailkatua den Bilbao Unamunoren aurka. Erritmo altuko partida izan zen, eta azken laurdenean erabaki zen, azken laurdena 54-57ko emaitzarekin hasiz. Azken laurdena ongi hasi zuen Bilbao Unamunok 17-5eko partzialarekin, eta lau minuturen faltan aurretik baziren ere, kanpotarren erreakzioa heldu zen, eta ez nola nahikoa. 0-20ko partzialari esker, markagailua irauli eta lehen postura hurbiltzen dien garaipen bat erdietsi zuten.

Bilbao Unamunoren garaipen kopuru berarekin da Fundacion 5+11, 78-55eko emaitzarekin La Salle Bilbao mendean hartu eta gero. Lehen laurdena berdintsua hasi zen (10-11), baina bigarren laurdenean etxekoek 27-8ko partzialarekin atsedenadora 18 puntuko abantailarekin heldu ziren (37-19). Bigarren zatian arabarrak aldeak handitzen joan ziren, azken laurdena 25 puntuko abantailarekin hasiz (65-40), eta azken hamar minutuetan bertatik ez ziren jaitsi.

Laugarren sailkatua da Easo 01 Begitek, 60-65eko emaitzarekin TAKE Iurre Tabernaren aurka garaipen garrantzitsua erdietsi baitzuten. Donostiarrek, horrela, bi garaipeneko eta averagearen abantaila dute tolosarrekiko. Partida ongi hasi zen kanpotarrentzat, eta lehen laurdenean jada 10-21 aurreratzea lortu zuten. Bigarrengoan, tolosarren erreakzioa heldu, eta atsedenaldirako partida iraultzea lortu zuten (47-44), baina berriz ere kanpotarren erreakzioarekin, eta hirugarren laurden hasieran lortutako 3-11ko partzialarekin partida irauli, eta azken minutuetan aldeak mantentzen jakin zuten, garaipen garrantzitsua lortuz.

Grupo Zaher ISBk aldeak handitu ditu

Grupo Zaher ISBk garaitezin darrai, eta bi garaipeneko aldea du sailkapenean ATE Asesores Araberrire asteburuan 45-61eko ematizarekin irabazi eta gero, eta gainera, Fundacion 5+11 Bren porrotaz baliatu dira, Urgatzik 50-43 irabazi baitzien, eta orain hauek ere maila mantentzeko lehian dira, garaipen bakarrera.

Hirugarren sailkatua Easo 02 Adarra da, 78-40ko emaitzarekin Corazonistas azken sailkatua menderatu eta gero.