Gernika KESB (argazkia: gernikasaski.com)

Gernika KESB eta Ibaeta Easo DBNk lehen posturako lehian darraite

Gernika KESB eta Ibaeta Easo DBNk lidertzan darraite biek garaipen berriak lortu eta gero. Bizkaitarrak dira lidertzan, Aranur ISBren zelaian 44-51eko emaitzarekin mendean hartu eta gero, luzapenean erabaki zen partidan. Lehen zatian bizkaitarrek hamar puntuko abantaila zuten (18-28), baina bigarren zatian azkoitiarrek partida 39na berdintzea lortu zuten hiru minuturen faltan. Orduan, bi taldeak erasoan ataskatu, eta partida luzapenera joan zen, eta bertan kanpotarrak jaurtiketa libreko marratik fin aritu, eta garaipena lortu zuten.

Ibaeta Easo DBN da bigarren postuan Electro Alavesa Araski 49-71eko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Lehen laurdenetik aurrea hartzea lortu zuten (17-24), eta bigarrengoan jokoa berdindu zen, abantailak mantenduz, atsedenaldira 29-36ko emaitzarekin helduz. Bigarren zatian, kanpotarrek partida erabat kontrolatu zuten, eta apurka-apurka aldeak handitzen joan ziren.

Jardunaldia Tabirako Baque Aren garaipenarekin amaitu da, La Bolsa Generosa Araba 67-71eko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Durangarrek lehen hiru laurdenetan kontrolpean izan zuten partida, eta 42-60ko emaitzarekin hasi zuten azken laurdena. Orduan, etxekoak nagusi izan ziren, eta minutu baten faltan, lau puntutara hurbildu ziren, baina azken uneetan markagailua ez zen mugitu, eta garaipena durangarrentzat izan zen.

Loiola Indautxuk nagusi darrai

Loiola Indautxuk garaitezin darraite, 57-77ko emaitzarekin Atletico Sn.Sn. Anie Tecnun mendean hartu eta gero, eta hiru garaipeneko aldea du hirugarren sailkatuarekiko. Bigarren da, beste aste batez San Viator A, 64-38ko emaitzarekin La Salle Bilbao mendean hartu eta gero.

Hirugarren postuan da Construcciones Zamakoa, 43-56ko emaitzarekin Bera Bera menderatu eta gero, eta bigarren postuarekiko bi garaipeneko aldea izaten mantentzen dute.