Mondragon Unibertsitatea (argazkia: ointxe.com)

Hiru talde lidertzan lehen itzuliaren amaieran

Autocares Ulacia ISBren lehen porrota bigarren fasean, eta horri esker, lidertzan hirtu talde berdindurik dira. Azkoitiarrak Mondragon Unibertsitatearen aurka galdu zuten 87-86ko emaitzarekin, eta orain hauek ere lidertzan dira. Lehen zatian kanpotarrak nagusi izan ziren, eta atsedenaldira hamar puntuko abantailarekin heldu ziren (35-45). Bigarren zatian, ordea, bost minuturen faltan partida berdintzea lortu zuten arrasatearrek (69-69). Hurrengo minutuetan berdintasuna mantendu zen, eta Muruak saskiratutako jaurtiketa libreari esker, partida luzapenera joan zen (75-75). Bertan, etxekoak izan ziren minutu gehiagoz aurretik izan zirenak, eta azkenean garaipena erdietsi zuten, nahiz eta kanpotarrek azkenean hiruko saskiratzea lortu.

Lidertzako hirukotea Gernika KESBek osatzen du, 58-59ko emaitzarekin Kirolak Araba menderatu eta gero. Joan etorriko partida izan zen lehen zatian, eta bertan lau puntuko abantaila zuten kanpotarrek (21-25). Bigarren zatian partida gehiago berdindu zen, baina gernikarrek lortu zuten aurretik heltzea azken laurdenera (39-40). Bertan, arabarrek berriz ere markagailua irauli zuten, eta bi minuturen faltan, bost puntuko abantaila zuten (58-53), baina bizkaitarrek 0-6ko partzialarekin markagailua irauli, eta garaipen berri bat erdietsi zuten.

Laugarren sailkatua da Easo ATE Asesores, 45-65eko emaitzarekin La Salle Bilbaoren zelaian irabazi eta gero. Lehen laurdenetik kontrolpean izan zuten partida, eta atsedenaldira 25-32 aurretik ziren, baina hirugarren laurdenean aldea hamar puntuz goitik ezarri zuen, azken laurdenean partida apurtzea lortu zutelarik.

Loiola Indautxu garaitezin A2ko lidertzan

Loiola Indautxu A2ko lidertzan da, 59-47ko emaitzarekin Garoa Digital Araski menderatu eta gero, eta horrela arabarrek lehen porrota jasoz. Igoerarako Tabirako Baque Ak lehian jarraitzen du 67-35eko emaitzarekin Typo 90 Askatuak mendean hartu eta gero.

Esasa Araski da laugarren postuan 57-38ko emaitzarekin Paules Dyper Uniformes mendean hartu eta gero.