Loiola Indautxu (argazkia: loiolabasket.com)

Loiola Indautxuk garaitezin darrai

Loiola Indautxuk lehen itzulia A1eko lidertzan amaitu du, eta garaitezin gainera Easo 01 Begitek 66-57 mendean hartu eta gero. Partida lehiakorra izan zen, eta bertan, etxekoek ongi jokatzen jakin zuten, eta jokoaren dinamika onarekin arazoak zituzten aurkaria menderatzea jakin zuten.

Bigarren postuan da Bilbao Unamuno, 71-67ko emaitzarekin La Salle Bilbao mendean hartu eta gero. Partida berdintsua izan zen hasieratik (16-19), baina kanpotarrak aurreratu baziren ere, etxekoek azken minutuetan lortutako partzialari esker atsedenaldira zazpi puntuz goitik heldu ziren (35-28). Bigarren zatian, kanpotarrak bi puntutara hurbildu ziren (45-43), baina berriz ere etxekoek jokoaren kontrola bereganatu, eta aurretik zirela jokatzen hasi ziren. Kanpotarrak hiru puntutara hurbildu arren, ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko.

Hirugarren postuan da Fundacion 5+11, TAKE Iurre Taberna 72-62ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Lehen laurdenetik nagusitu ziren arabarrak (17-12), eta atsedenaldirako jada partida ongi bideratuta zuten (38-25). Bigarren zatian, etxekoak kontzentrazio gehiagorekin irten ziren, eta partida apurtzea lortu zuten, aldeak hogei puntuz goitik ezarriz (69-40). Azken hamar minutuetan, tolosarrek aldeak murriztea lortu dituzten arren, ez zen nahikoa garaipenagatik lehiatzeko.

Grupo Zaher ISB ere A2an garaitezin

A2an ere talde garaitezin bat da, Grupo Zaher ISB, asteburuan Fundacion 5+11 Bren aurka 52-48ko emaitzarekin irabazi eta gero. Orain gipuzkoarrek garaipen bateko aldea dute arabarrekiko, hauen lehen porrota izan baita.

Hirugarren postuan da Easo 02 Adarra 48-39ko emaitzarekin Urgatzi mendean hartu eta gero, eta orain, bi porrotekin dira donostiarrak, maila mantentzeko garaipen batetara.

Jardunaldia ATE Asesores Araberriren garaipenarekin amaitu da, 97-48ko emaitzarekin gasteiztarren arteko derbian Corazonistas mendean hartu eta gero.