Electro Alavesa Araski - Aranur ISB (argazkia: noquierovivirsinbasket.blogspot.com.es)>

Ibaeta Easo DBN eta Gernika KESB dira lidertzan

Ibaeta Easo DBNk eta Gernika KESBk beste aste batez jarraitzen dute sailkapeneko gorenean, biek garaipen berri bat eskuratu eta gero. Lehenengoak 39-62 nagusitu ziren La Bolsa Generosa Arabaren aurka. Lehen laurdenaren amaieran, jada 5-18 aurretik ziren, eta bigarrengoan donostiarrak 17-34 aurreratu ziren. Bigarren zatian, partida apurtzea lortu zuten, azken laurena 25-47ko emaitzarekin hasiz. Bertan, etxekoak nagusitu ziren, aldeak murrizteko balio izan zien laurdenean hain zuzen ere.

Bere aldetik, Gernika KESBk 52-56ko emaitzarekin irabazi zuen Tabirako Baqueren zelaian, partida berdintsu baten ondoren. Atsedenaldira gernikarrak bi puntuko abantailarekin heldu ziren (23-25), baina bigarren zatian, etxekoek markagailua iraultzea lortu zuten (38-37). Azken laurdenean, ordea, kanpotarrek markagailuaren kontrola bereganatu zuten, baina durangarrak ez zuten amore eman, eta amaierara arte lehiatu zuten, nahiz eta aurretik ipini ez.

Hirugarren posturako lehian, Electro Alavesa Araskik garaipena lortu zuen 57-50ko emaitzarekin Aranur ISBren aurka, arabarrek lehen zatian egindako lanak baldintzatutako partidan. Lehen laurdenean 21-14 aurreratu ziren, eta azkoitiarrek bigarren laurdenean hobetu arren, etxekoak aurretik zirela jokatzen jakin zuten, eta azken laurdenean partida 42nako berdinketa lortu zuten, bost minuturen faltan. Orduan, etxekoak berriz 8-2ko partzialarekin nagusi izan ziren, eta azken minutuetan garaipena lortu zuten.

Asteburu honetan ere jokatu da Gernika KESBen eta Electro Alavesa Araskiren arteko aurreko jardunaldiko partida. Etxekoak nagusitu ziren 61-52ko emaitzarekin, nahiz eta partida ez zen ongi hasi haientzat. 11-22 aurreratu ziren arabarrak, baina aldeak murrizten joan ziren, hirugarren laurdenean aurretik jartzea lortu zuten arte (43-39). Azken hamar minutuetan, jokoaren dinamika hobea izan zuten etxekoek, eta horri esker garaipen berri bat lortu zuten, erritmo altuagoari esker.

Loiola Indautxuk garaitezen darrai lidertzan

A2an, Loiola Indautxuk bi garaipeneko aldea dauka hirugarren sailkatuarekiko, izan ere bostgarren jardunaldian bostgarren garaipena erdietsi du La Salle Bilbaoren zelaian 42-65eko emaitzari esker. Aldiz, garaipen bateko aldea dauka bigarren sailkatua den San Viator Arekiko, Bera Beraren zelaian 46-52 menderatu eta gero.

Jardunaldia Construcciones Zamarkoaren garaipenarekin amaitu da, Atletico Sn.Sn. Anie Tecnun 61-62ko emaitza estuarekin mendean hartu eta gero.