Electro Alavesa Araberri - Bilbao Unamuno (argazkia: unamunosk.com)

Easo 99 Aitzgorrik lehen itzulia garaitezin amaitu du

Easo 99 Aitzgorrik asteburuan amaitu du lehen itzuli bikaina, izan ere porrotik gabe amaitu du 50-59ko emaitzarekin Mondragon Unibertsitatea mendean hartu eta gero. Lehen laurdenetik lau puntuko abantaila lortu zuten donostiarrek (10-14), baina bigarrengoan arrasatearrek hobetu, eta aldeak murriztea lortu zuten (24-27). Bigarren zatian, erabaki zen partida, izan ere donostiarrek aldeak hamaika puntutara igo zituzten eta azken laurdenean berau murriztea ezinezkoa izan zen, nahiz eta aldeak sei eta hamar puntu bitartera jaitsi zituzten.

Bigarren postuan da Bilbao Unamuno, 57-65eko emaitzarekin Electro Alavesa Araberri menderatu eta gero. Bizkaitarrek lehen laurdenetik kontrolepan izan zuten partida (14-15), eta apurka-apurka aldeak handitzen joan ziren, hirugarren laurden amaieran hamabi puntuko abantailarekin amaituz (44-32). Azken laurdenean, aldeka mantendu zituzten, garaipen berri bat erdietsiz.

Jardunaldia Fundacion 5+11ren garaipenarekin amaitu da 54-38ko emaitzarekin Tabirako Baque menderatzea lortu baitzuten, eta horri esker arabarrak sailkapeneko hirugarren postuan dira. Partidak ez zuen historia handirik izan, izan ere etxekoak defentsako lan ona baliatuz markagailuan aurrea hartzea lortu zuten (15-7), eta aldeak handitzen joan ziren, atsedenaldira 30-16ko emaitzarekin helduz. Bigarren zatian, ez zuten ezustekorik nahi, eta hirugarren laurdenean 15-5eko partzialarekin partida apurtzea lortu zuten.

Hiru talde lidertzan berdindurik

Maila mantentzeko lehia estua doa, eta A2ko bigarren itzulian erabakiko da, izan ere lehen itzuliaren amaieran hiru talde berdindurik dira. Ziorkontrol Getxosaski 57-66ko emaitzarekin nagusitu zen ordura arte garaitezin zegoen Easo Elkar Autocaresen aurka, eta bi talde hauekin batera da Glual Hydraulics, 78-62ko emaitzarekin Fundacion 5+11 B menderatu eta gero.

Jardunaldia Loiola Indautxuren garaipenarekin amaitu da, 81-48ko emaitzarekin Zast Zarautz ZKE menderatuta.