Autocares Ulacia ISB (argazkia: noquierovivirsinbasket.blogspot.com.es)

Autoraces Ulacia ISBren garaipen landua lidertzan jarraitzeko

Autoraces UIacia ISBk garaitezin darrai 65-54ko emaitzarekin La Salle Bilbaoren aurka landutako garaipena lortu eta gero. Gipuzkoarrek lehen zatian lan bikainari esker hamazazpi puntuko abantaila erdietsi zuten (40-23), eta bigarren zatian bilbotarrek hobetu arren (54-42), azken laurdenean berriz ere azkoitiarrek partida apurtzea lrotu zuten.

Asteburua Easo 01 ATE Asesoresen garaipenarekin amaitu da, donostiarrek 53-46ko emaitzarekin Kirolak Araba mendean hartu eta gero. Donostiarrek kontrolpean izan zuten partida, eta atsedenaldira 15 puntuko abantailarekin heldu ziren (33-18). Bigaren zatian, ordea, kanpotarrek defentsako lana hobetu eta gero, aldeak nabarmen murriztu zituzten bost minuturen faltan (46-41), baina orduan donostiarren erreakzioa heldu eta garaipena lortu zuten.

Gernika KESB eta Mondragon Unibertsitatearen arteko partida orain egun batzuk jokatu zen.

Loiola Indautxuk ere ez du porrota ezagutzen

Garoa Digital Araskik bere partida jokatuta zuela, presioa Loiola Indautxurentzat zen, eta hauek ez zuten hutsik egin eta 35-62ko emaitzarekin nagusitu ziren Typo 90 Askatuaken zelaian. Horrela laugarren garaipena lortu dute, eta sailkapenean arabarrekin batera dira.

Hirugarren postuan da Tabirako Baque, 39-89ko emaitzarekin Paules Dyper Uniformesen zelaian irabazi eta gero, eta lidertzatik bi garaipenetara dira.