TAKE Iurre Taberna - Bilbao Unamuno (argazkia: unamunosk.com)

Loiola Indautxu garaitezinak sailkapenaren buruan darrai

Loiola Indautxuk beste aste batez lidertzan darrai, 7-73ko emaitzarekin La Salle Bilbaoren zelaian irabazi ondoren. Partida berdintsua hasi zen (16-18), baina apurka-apurka Loiola Indautxu erritmoa ezartzen hasi zen, eta atsedenaldirako aldea hamar puntuz goitik ezarri zuen (25-38). Bigarren zatian, etxekoek erreakzionatzea lortu zuten, eta aldeak murruztu ere, baina hirugarren laurdeneko azken uneetan bilbotarrek berriz kontrola bereganatu, eta azken bost minutuetan partida apurtzea lortu zuten.

Bilbao Unamuno bigarren postuan da 53-80ko emaitzarekin TAKE Iurre Tabernaren zelaian irabazi eta gero. Lehen laurdenetik bilbotarrak nagusi izan ziren (12-21), eta laurdenak aurrera joan ahala, ezberdintasuna ere handitzen joan zen.

Hirugarren postuan da Easo 01 Begitek, nahiz eta asteburuan 50-52ko emaitzarekin Fundacion 5+11ren aurka galdu duten. Joan etorriko partida izan zen, izan ere lehen laurdenean donostiarrak nagusitu ziren (17-16), baina bigarrengoan, arabarrek irauli egin zuten defentsako lan onari esker. Izan ere bost puntu soilik jasan zituzten, atsedenaldira 22-26ko emaitzarekin heltzeko. Bigarren zatian, Lorenzo Motosen mutilek aldeak murriztea lortu zuten, azken laurdena puntu bakar bateko desabantailarekin hasiz (37-38). Azken laurdenean, arabarrak aurretik izan ziren uneoro, nahiz eta donostiarrak hurbiltzen ziren, ezin izan zuten markagailua irauli, eta atzetik joan ziren, azkenean garaipena arabarrentzat izan zelarik.

Fundacion 5+11 Bk eta Grupo Zaher ISBk garaitezin darraite

Maila mantentzeko lehian, Fundacion 5+11 Bk eta Grupo Zaher ISBk beste aste batez garaipenekin kontatzen dute jokatutako partidak, eta jada bi garaipeneko aldea dute hirugarren sailkataurekin, lehen itzulia amaitzeko partida bat falta denean.

Arabarrak 69-58ko emaitzarekin nagusitu ziren Easo 02 Adarraren aurka, eta azkoitiarrek aldiz, Corazonistas 29-89 menderatzea lortu zuten. Jardunaldiko azken partidan, bigarren garaipena erdietsi zuen Urgatzik, eta oraindik maila mantentzeko aukerak ditu, ATE Asesores Araberri 48-47ko emaitzarekin menderatu ondoren.