Easo eta Unamuno sailkapenaren gorenean dira (argazkia: unamunosk.com)

Easo 99 Aitzgorri liderrago Fundacion 5+11 irabazi ondoren

Easo 99 Aitzgorri lehen postuan afinkatu da, Euskadiko txapeldun izateko hautagai nagusiak direnen arteko partidan Fundacion 5+11 mendean hartu eta gero. Donostiarrak 79-65eko emaitzarekin nagusitu ziren, lehen laurdenetik jada aurretik ipini ziren partidan (23-16), eta horri esker atsedenaldira aurretik heldu ziren (43-38). Bigarren zatian, arabarrek defentsan hobetu zuten eta azken laurdena aurretik hasi zuten (53-54). Azken laurden hasieran, partida erabat aldatu zen, izan ere donostiarrek 15-0eko partzialari esker hamabi puntuz goitik ipini ziren (68-56) partida amaitzeko bost minuturen faltan. Alde hori ongi kontrolatu zuten, nahiz eta arabarrek lau puntutara murrizteko gai izan ziren (69-65) bi minuturen faltan. Orduan, berriz ere 10-0eko partzialarekin partida erabat apurtzea lortu zuten donostiarrek.

Bigarren postuan da Bilbao Unamuno, 83-56ko emaitzarekin Mondragon Unibertsitatea menderatu eta gero. Lehen laurdenetik aurrea hartu zuten markagailuan (24-14), eta aldeak handitzen joan ziren minutuak aurrera joan ahala. Azken laurdena 68-37ko emaitzarekin hasi zen, non arrasatearrek baliatu zuten aldeak apur bat murrizteko.

Jardunaldia Tabirako Baqueren garaipenarekin amaitu da, 71-42ko emaitzarekin Electro Alavesa Araberri mendean hartu eta gero. Durangarrek hasieratik hartu zuten aurrea markagailuan (14-10), eta bigarren laurden on bati esker, atsedenaldira hamazazpi puntuko abantaila lortu zuten (39-22). Bigarren zatian ere ez zen arabarren erreakzioa heldu, eta bilzkaitarrek hori baliatu zuten aldeak 30 puntutan ezartzeko azken laurdena 60-32ko emaitzarekin hasiz.

Easo Elkar Autocares garaitezin darrai

A2an Easo Elkar Autocares beste aste batez lidertzan darrai, laugarren jardunaldian laugarren garaipena lortu eta gero. Asteburuan Fundacion 5+11 B mendean hartu zuten 53-63ko emaitzarekin, eta garaipen bateko aldea dute Ziorkontrol Getxosaskiren aurka, hauek 72-48ko emaitzarekin Loiola Indautxu menderatu eta gero.

Porrot batekin ere da Glual Hydraulics ISB 59-72ko emaitzarekin Zast Zarautz ZKE mendean hartu eta gero, eta jada bi garaiepeneko aldea dago laugarren sailkatuarekiko.