Bilbao Unamuno - Fundacion 5+11 (argazkia: unamunosk.com)

Loiola Indautxuk sailkapeneko gorenean darrai

Loiola Indautxuk sendo darrai lidertzan A1eko hirugarren garaipena erdietsi baitzuen asteburuan TAKE Iurre Tabernaren aurka 59-41eko emaitzarekin. Partida ongi hasi zen etxekoentzat, izan ere 21-8ko partzialarekin, lehen laurdenean partida ongi kontrolatzea lortu zuten, eta atsedenaldira hamabost puntuko abantaila lortu zuten (30-15). Bigarren zatian, etxekoek ongi kontrolatu zuten partida, eta aldeak hirugarren laurdenean handitzea lortu zuten.

Bigarren postuan da Easo 01 Begitek, 49-40ko emaitzarekin La Salle Bilbao mendean hartu eta gero. Bi taldeetako defentsak nagusitu ziren partidan, eta bertan etxekoak eroso aritu arren, ez zuten lortu abantaila handirik, eta alde txikiengatik bazen ere, beti aurretik izan ziren. Azkenean, abantailak garaipena eman zien donostiarrei.

Jardunaldia Bilbao Unamunoren garaipenarekin amaitu da 79-69ko emaitzarekin Fundacion 5+11 mendean hartu eta gero.


Fundacion 5+11 B eta Grupo Zaher ISBk garaitezin darraite

A2ko sailkapenaren buruan dira Fundacion 5+11 B eta Grupo Zaher ISB, beste aste batez garaipenak erdietsi baitituzte. Arabarrek 86-29ko emaitzarekin menderatu zuten sailkapenaren azken postuan, garaipenik lortu gabe dagoen Corazonistasen aurka. Gipuzkaorrek ordea, Urgatzi 61-50ko emaitzarekin menderatu zituzten.

Jardunaldia Easo 02 Adarraren garaipenarekin amaitu da, eta bi garaipenekin hirugarren postuan dira ATE Asesores Araberri 50-66ko emaitzarekin menderatu eta gero.