Araba La Bolsa Generosa - Electro Alavesa Araski (argazkia: noquierovivirsinbasket.blogspot.com.es)

Hiru jardunaldiren ondoren, lau talde lehen postuan

Hiru jardunaldiren ondoren, lau talde dira sailkapenaren gorenean, Gernika KESBek Ibaeta Easo DBNren lehen porrota lortu baitzuten 73-69ko emaitzarekin. Bizkaitarrek ongi ekin zien partidari (18-10), eta abantaila hori atsedenaldira mantentzea lortu zuten (34-26). Bigaren zatian, donostiarrek hobetu zuten, eta markagailua iraultzea lortu zuten, bost minuturen faltan bederatzi puntuz goitik ipiniz (50-59). Orduan, bizkaitarren erreakzioa heldu zen, eta partida berdintzea lortu zuten, hiruko eta bi jaurtiketa libreei esker (61-61). Luzapenean, etxekoek garaipena lortu zuten azken bi minutuetan defentsan egindako lanari esker 6-2ko partzialarekin ordura arte 67na berdindurik zen markagailua apurtuz.

Lidertzan Electro Alavesa Araski dago, 43-52ko emaitzarekin Araba La Bolsa Generosa menderatu eta gero. Atsedenaldira partida irekia heldu zen (16-19), baina bigarren zatian aldeak handitzen joan ziren, eta azken laurdena hamar puntuko abantailarekin hasi zuten (32-42). Etxekoek hobetu bazuten ere, ez zuten aldeak murriztea lortu, eta garaipena kanpotarrentzat izan zen.

Jardunaldia Aranur ISBren garaipenarekin amaitu da, 40-48ko emaitzarekin Tabirako Baqueren zelaian irabazi eta gero. Garaipen honekin, A1eko bigarren garaipena lortu zuten azkoitiarrek, nahiz eta atsedenaldira puntu bateko aldea zuten soilik (26-27). Bigarrengoan, ordea, aldeak handitu zituzten (32-38), eta durangarrak azken laurdenean puntu bakarrera hurbiltzea lortu bazuten ere (38-39) gipuzkoarrek berriz 0-7ko partzialarekin partida apurtu zuten.

Loiola Indautxu bakarrik lidertzan

A2an Loiola Indautxu bakarrik da lidertzan, 76-41eko emaitzarekin San Viator menderatu eta berau hirugarren postura erori da lehen porrotaren ondoren.

Maila mantentzeko postuan da Bera Bera, 35-44ko emaitzarekin Atletico Sn.Sn. Anie Tecnun mendean hartu eta gero, eta berau da azken postuan dagoena garaipenik lortu gabe, izan ere Construcciones Zamakoak lehen garaipena lortu zuen La Salle Bilbaoren aurka 50-54ko emaitzari esker.