Easo 99 Aitzgorri (argazkia: easosb.com)

Easo 99 Aitzgorri bakarrik geratu da lidertzan

Easo 99 Aitzgorri da bakarrik lidertzan 83-52ko emaitzarekin Bilbao Unamuno menderatu eta gero, eta bilbotarren lehen porrota lortuz. Lehen laurdenean 26-8ko partzialarekin donostiarrek haurrea hartu zuten, eta horri esker partida kontrolpean izan zuten. Bigarren laurdenean kanpotarrek hobetu arren, aldeak handitzen joan ziren, eta atsedenaldira 52-30eko emaitzarekin heldu ziren. Hirugarren laurdenean, aldeak nabarmen igo ziren, 31 puntutaraino, eta bertan partida erabat apurtu zen.

Orain bigarren sailkatua Fundacion 5+11 da, 61-73ko emaitzarekin Electro Alavesa Araberriren zelaian irabazi eta gero. Lehen laurdenetik aurrea hartu zuten (14-17), eta hurrengo bi laurdenetan ere ongi eutsi zien etxekoek (45-61). Azken laurdenean, ordea, partida erabat apurtu zen, aldeak hamar puntuz goitik ipiniz.

Jardunaldia Mondragon Unibertsitatearen garaipenarekin amaitu da, 56-54ko emaitzarekin Tabirako Baque mendean hartu eta gero. Partida ongi hasi zuten durangarrek (11-17), baina bigarren laurdenean arrasatearrek markagailua iraultzea lortu zuten, atsedenaldira 31-24ko emaitzarekin helduz (31-24). Bigarren zatian, partida berdindu zen, izan ere durangarrak apurka-apurka aldeak murrizten joan ziren, nahiz eta ez zuten irauli (45-44). Hala eta guztiz ere, garaipena lortzeko aukerak izan zituzten, nahiz eta azken minutuetan gipuzkoarrek ongi eutsi zien abantailei.

Easo Elkar Autocares A2ko lidertzan

Donostiarrak bakarrik geratu dira lidertzan 69-77ko emaitzarekin Loiola Indautxu menderatu eta hirugarren garaipena erdietsi ondoren. Ziorkontrol Getxosaskik ez zuen hirugarren garaipen hori lortu, izan ere 67-64ko emaitzarekin galdu zuen Glual Hydraulics ISBren aurka.

Jardunaldia Zast Zarautz ZKEren lehen garaipenarekin amaitu da, 72-53ko emaitzarekin garaipena ezagutzen ez duen Fundacion 5+11 B mendean hartu eta gero.